viernes, 4 de marzo de 2011
ASPERGARRIAREN KONTRA
"Jende gehienak gauza aspergarritzat dauka poesia. Hori da egia, baina, halere, beharrezkotzat jotzen da, kar-kar. Niretzat ez da aspergarria. Badira poema aspergarriak, noski, jasanezinak, baina baita umoretsuak ere. Gauza aspergarrien kontra egon behar dugu. Hitzaldi aspergarrien kontra, neure burua aspergarri bihurtzearen kontra... Baina, era berean, aspertzen ere jakin behar dela iruditzen zait. Arte bat da. Asperdura ez mingarri egitea da kontua".
Hau esan du Josetxo Azkona idazle iruindarrak. Ezin naiz adosago egon, nazka eginda nago gauza serioak halabeharrez aspergarriak izan behar diren leloarekin. Okerrago, idazlan bat benetan mamitsua izateko, benetan gogoetatsua edo, mardula izan behar duenarekin. Ezta egia, eta denok badakigu, baina hala eta guztiz ere itxurakeriak galtzen gaitu, badirudi seriotan hartuak izateko ustezko gauza serioak eta aspergarriak irentsi behar ditugula sufritzeko noraino gauza garen erakustearren. Masokismoak hobe egiten gaituelakoan gaude, benetako ahalegin masokistak eskatzen dizkigunari meritoa aitortzen diogu soil-soilik. Gero ez zaigu batere gustatzen, eskuetatik jausten zaigu eta guk uste bezain buruargiak ez garen beldur gara. Baina liburu batez gozatzen baldin badugu, kontuz, baliteke hain ona ez izatea, baliteke pitokeria hutsa izatea eta gu denbora alperrik galtzen egotea. Zer esanik ez, eskutartean duguna ehun horrialde ziztrinekoa baldin bada, hutsaren hurrengoa, ez luke ere inolako iruzkinik merezi izango, ezta mardula, beraz ez eta serioa ere.
Eta norena da errua? Nork bilakatu egin gaitu masokista bizitzaren arlo ia guztietan? Nork bilakatu egin gaitu pepelerdo hutsak? Nik behintzat ez dut inolako zalantzarik. Eliza Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra, bera da erruduna bere dotrina masokismoaren goraipamen garbia da, berak erakutsi egin digu, txertatu egin digu gure burmuinetan, sufritarazten ez gaituenari ez diogula erreparatu ere behar, zer edo zer nahi izan ezkero sufritzera behartuak garela, bestela zoriontsuegiak izan gintezke edo badirudi hori ez dela batere azkarra. Jakintsua izan nahi baldin baduzu Joyceren Ulysses leitu beharrean zaude nahitaez eta gainera batera, ezin duzu egin mantso-mantso atalik atak eta zure animoaren arabera, horrela ez duzu behar bezainbeste sufritzen eta horrek ez du balio.
Tita ba, badira gauzak oraindik begi bistakoak direla baina bakan batzuek baino ez dakusatzagunak, batik bat kultura munduan itxurakeria nagusi dela, gehiena eginda dirudiela jendaurrean itxurak egiteko, ez benetan goxatzeko eta bidenabar zeozer ikasteko zein hausnarrean egiteko ere. Azkonak eskeintzen digu haiku hau "gauza atsegin edo goxagarrien" adibide gisara.
«Gereziondo loratuaz / zerbait erran asmo nuen. / Hari begira isilik gelditu».
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario