viernes, 18 de marzo de 2011

SASOIA


Zer nolako jatorra eta azkarra den Edurne Pasaban, hainbeste ezen Juanito Oiarzabalek bere alboan majo eta guzti ematen duen ere. Badirudi bere bizitzako erronketariko bat bete berri duela zortzimailakoen asuntoaz eta orain gogoeta egiten ari dela nora joko duen bere lanbizian edo, auskalo.

Entzun berri diot Edurneri BERRIAren weborrian dagoen bideo bateko elkarrizketa batean. Txunditu egin nau bere berbajario goxoak, zelako perla ederrak, zentzunezkoak, botatzen dituen, nabari zaio ondo asko dakielako lurrari atxikita egotea, mendian gora dabilela ez duela iparrorratza galdu, ez dela bere kirolkide gasteiztar famatuaren parekoa, hau da, ez gaituela gainontzekoak sorbalda gainetik ikusten, ez gaituela mesprezatzen ez gaudelako bere maila berberean, ez dugulako ETBko programarik aurkezten. Eskertzekoa zein txalotzekoa.


Erritmoa jaitsi behar da. Orain bakarrik Himalayan, zortzimilakoetan pentsatzen dut, hurrengoa zein izango den. Bizitza pertsonalari ere tarte bat egin behar diot, eta horrek beste aldetik pixka bat uztea ekarriko du. Zaila izango da, zeren erritmoa, gauzak egitea gustukoa dut. Erabaki hori hartuta daukat, baina aurrera eramatea kostatuko zait.


Bitxiak dira, bai, bere kirolaren nondik norakoak, kirolariak izanda ez dute ikuskizunik ematen, eskaintzen, mendi igoerak bakarka egiten dituzte, bakarka ere sufritzen dituzte egundokoak, batzuek ere lagunak-eta galtzen dituzte, eta hau guztiau bakarka egiten dutenez gero denetarik espero liteke, Juanito bezalako baten demasasak edo Edurne bezalako zuhurtzia. Biok ordea oso gaizki pasatu egin dute noizbaiten, Edurnek berak Kangchenjungatik jaistean heriotzatik oso gertu eta guzti. Dena dela, eta berak azaldu bezala, eusten jakin zuen:

Egia esanda, momentu horietan indarrak edozein lekutatik ateratzen dira bizirik irauteko. Momentu txarretan ez duzu pentsatzen hor geratuko zarela, aterabidea bilatzen duzu. Gero, etxera bueltatuta, ikusten duzu hilzorian egon zarela, eta gauzak planteatzen hasten zara.

Miresgarria benetan, hori bai dela kemena ezbeharrari aurre egiteko edota behar bezain zuhur jokatzen jakiteko. Polemika edo kalapita izan badu ere Edurnek, batik bat Oh Eun Sun neska korearrarekin, honekin ere nik uste asmatu egin zuela behin berriro, badirudi besteak egindako salaketa bertan behera utzi egin behar izan duelako zeren eta Edurnek berak polito kontatzen digun:

Orain arte mendizalearen hitza entzun eta hark esandakoa sinesten zen. Maila profesionalean, igo zarela ziurtatu beharra dago, frogekin. Gertatu denaren ondorioz, Koreako federazioak akta bat egin du aurkeztu behar diren frogekin: argazki bat, GPSko puntu bat, eta. Bizi garen garaian froga asko aurkez daitezke gailurrera iritsi zarela ziurtatzeko.

Primeran, benetan pozkarria neska hau ikaragarri jatorra eta azkarra baita, berriro dio, apurtxo bat poxpolina ere bai, zergatik ez esan, sasoiak ederra egiten du hainbat neska. Orain liburu bat kaleratu egin du goi-mendizaletasunaren inguruan, espero dezagun merezi beste saltzea, ezta gutxi.

Edonola ere, egia aitortu beharrean nago, ni asko poztutzen naiz Edurneren kontura, orain ez dela asko, nire inguruko gizabanako batek, gertuko bai ez gogoko, tolosarraren kontrako zerbait bota egin zuelako, dopingekin zerikusi zuena. Halakoa bota zuena sendagilea zen, kirol arloan aditua, badirudi gaia taiuz ezagutzen duela ala beharko. Alabaina, eta Edurne ezagutzeke eta guzti, gezur beltza bota egin zuen neska gustuko ez zuelako, egia esan berak ez ditu inoiz gogoko halako neska sasoitsuak, are gutxiago euskaldunak baldin badira, badirudi zeozer oker edo bilatu behar diela lurretik botatzearren, kalte egitearren, inbidiagatik, halako neska jator eta ederrek erdipurdizkoengan eragiten dutena hain zuzen ere. Izan ere, zenbait zentzunezko gizakume ez bide da berak uste bezainbeste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...