lunes, 21 de marzo de 2011

ZULOZURTZ


Gaur goizean behin berriro irratitik entzunda, Arantza Urretabizkaia eta Jaione Enbeitaren saioan, benetan interesgarria eta atsegina. Familia politikoaz ziharduten hitz eta pitz, egia borobilak esanez, taiuzkoak, ez direla guk hautatuko harremanak, beraz izatez izugarri zailak, nashapilatsuak, nekagarriak aurrera ondo eramateko ezinbesteko bi printzipio behar diren aldetik: zuhurtzia eta distantzia. Oinarrizkoak nola edo hala elkarri haginka ez hasteko. Bestela ikaragarri gaiztotu litezke zure bikotearen sendiarekiko harremanak, eta zer esanik haien aldetik ezer baino lehen espero dutena zu senitarteko bilakatzea baldin bada ziplo. Hobe duzu gauzak argi eta garbi erakutsi edo adieraztea, zure bizia konpartitzeko hautatu duzun gizabnakakoa zure bikotea dela, gainontzekoak ez, gainontzekoak debalde sartu zaizkizu, musutruk.

Esanak esan, Arantzak bota egin du bikotekiden arteko arazorik handiena: amazulokeria edo amarekiko gehiegizko edo etengabeko atxikimendu ia patologikoa. Bere ustetan EHko gizonezko guztiak amazulo gara, ez dago salbuespenik. Nesketan ordea antzerako zerbait ere suertatzen da, ordea, hau Enbeitaren aburuz, aitazuloak izatea, emakumezko gehienek aita beti nagusi eta gidari izan dutenez gero.

Orduan, Arantzak bere buruari begira oso hitz polit bat asmatu edo erabali egin du: zulozurtz, inorekiko lotura handirik gabekoa edo, inolako zulorik bete edo gorde behar ez duena. Zure senitarteko edo gertukoak zinez maite ditzakezu, hala ere, ez duzu ezertan haien babespean edo egon behar, libre izan behar duzu bakar-bakarrik. Ederra benetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...