jueves, 24 de marzo de 2011
EPERRAK
Goizero bezala ordenagailu aurrean, idazgai dudan nobela beltzaren pasarte bat idazten ari nintzenean, oso txikitako oroitzapen ederrak eragiten dizkidan alderdi baten girotua, kresala azalean eta abar, haizeak eroandako bizipenak-eta. Orduan, ustekabean, biloa harrotu egin zait irratitik bota egin duten Eperra kantuaren erruz. Benetan zirraragarria, kitzikagarria. Alabaina, ez zen Duhalderen bertsio kakoniko eta agonikoa, ezta Niko Etxarterekin batera abestutako iparraldekeria goxoa ere, baizik eta Ipar Amerikako euskal jatorriko hirukote batena, Noka Taldea edo, ez nago seguru, pasadaz edo aditu baitut. Arraro xamar begitandu zait, bitxi-bitxia, harrigarria, kanta hori aspaldi gogoko izan arren, Duhalde ahoan ez zitzaidan batere atsegin, aspertzen ninduen, zeharo zaharkitua dela begitantzen zait-eta, aspaldiko kontuak bailiran, ahanzturaren zakarrontzian baleude bezala. Hala ere, ezta aurrenekoa, baina aspaldi honetan bada kanta pila irratitik edota youtubetik entzuten dudala kanta zaharron bertsio hutsak izanda ikaragarri atsegin zaizkidanak. Ez dakit, beharbada ahotsak dira zahar edo zatar igartzen diedalako. Bestelako ahots batzutan ordea, ahots gazteak, freskoagoak, agian ere finagoak, xamurragoak duda izpirik gabe, bai egiten zaizkidala bat-batean biloa harrotzekoak. Edonola ere hor gogoan sartuta ditut, nire bizitzaren parte, nire ustezko ondareetako bat ere bai, eta orain arte betikoen ahotsetan entzunda muzin egin arren, baliteke garaiotako guzti-guztiaz dexente gogait eginda nenbilelako edo, aitortu beharrean nago biziro maite ditudala.
Eperrak badituzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.
Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.
Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.
Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
NOKA taldea hemen erraiteko... Chino, Kaliforniatik... milesker bihotz bihotzetik.Hemen duzu gure webgunea: www.chinoka.com. Andrea
ResponderEliminar