sábado, 26 de marzo de 2011
ENRIQUE JORDÁ
Enrique Jordá Gallastegi donostiar orkesta zuzendaria, aitaginarrenak erakutsia, melomano porrokatuak ez zuen ezagutzen, bat-batean kotxez zihoala irratitik. Harri eta zur, euskal doinuetan oinarritutako opera bat, euskaraz idatzia. Nik ere ideiarik ez. Ez naiz melomano hutsa, oso gutxi ulertzen dut musikaz betidanik gogoko izanda ere, egia esan oraindik orai hasia naiz txikitan jasotako musika eskolak profitatzen, batez ere aspaldi honetan. Sekula ez entzuna Enrique Jorda izena, eta srean behin murgilduta lotsa eta guzti sentiarazten dit orain arte musikari honi buru ezer jakin ez izanak, benetan diot.
Ez dut sarean topatutakoa blogeratuko, ez du zentzurik, Jordaren biografiaren berri jaso nahi duena jo dezala wikira edo nik egin bezala, bertan laburbiltzen dituzten donostiar musikari honen buruzko datu gehienak. Hauetarik bizpahiru gauza azpimarratuko nituzke. Bata haren garaiko hainbat musikari edo artistak bezala alde egin behar izan zuela atzerrira bere artea garatze aldera, gehienak bezala ere aurrenik Paris alderantz, segurasko artearen hiriburua joandako bi mendeetan. Gerora Estatu Batuetara jo egin zuen non bere karrera gehiena jorratu egin zuen San Francisco hiriko orkesta zuzendari lanetan. Esan liteke bere garaiko artista asko eta asko bezala atzerria bere herrian baino ezagunago eta miretsiagoa izan zela; hor ez dago harritzekorik espainarren patu beltz ezaguna baitzen (izan ere, sarean bila ari nintzela Jordari buruzko gehiena ingelesez idatzia zegoen, adierazgarria, oso).
Bestalde, bere musika onurez gain, Jorda hona dakart euskaltzaletasunarekin zerikusi duenagatik, zeren bizi gehiena atzerrian emanda ere ez zuen inoiz EH ahaztu, beti gogoan izan zuen bere kultura eta hizkuntzarekin batera. Honen adierazle euskaraz idatzi zuen hainbat partitura eta batez ere taxutu zituen Guridi zein Aita Donostiaren musikaren gaineko lanak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario