jueves, 17 de marzo de 2011
Ondo lotu zorroa ta hobeto ahoa???
Gehienok ez dakigu gauza handirik egunero eta etengabe jorratzen dugunaz, iritziak iritzi kaikukeriak esateko arriskua izugarria omen da ahoa ireki orduko. Onartzen dugu, bestela bai, hobe ixilik, hain zuzen ere hainbat eta hainbatek gustuko lukeena, denok ixilpean bizi haiek negozioak-eta egin bitartean. Horretarako, gainera, ixilik, inolako iritzi edo aldarririk egin gabe, asmatu ote dituzte hamaika jardun ustez-edo interes/goza/lasaigarriagoak. Ni behintzat gogait eginda dago zuhurtziaz eta jakintasunez jokatzeko aholkuaz, batez ere aparteko aitzakia ixilik egoteko begitantzen zaidalako. Badakit plazaratzen ditudan gauzetariko asko eta asko pitokeria hutsak ete direla, baina behin plazara irdenda hori da nire arriskua eta gainontzekoen betebeharra, nik esandakoa aintzat hartu ala ez, bestela hobe nengoke, lasai-lasai sutondoan, nire etxean etxezulo.
Horregatik beheko hau irakurrita egundoko poza hartzen dut halako diskurtso bortitzak, agian zatarrak baina beti zuzen-zuzenak eztabaidagarriak direlako, baina gutxienez hausnarrean egitera bultzatzen gaituzte, eta ezta gutxi gaur egungo giro benetan motel edo koldarrean, non zuhur eta zuzen etengabe jokatzea meritorik handiena edo bilakatu den, hau da, hitzik ez esateko zuribide hutsa, zenbat eta hitz gehiago egin gero eta huts gehiago beteko duzun-eta. Nahi dute sasizko jakintsu batzuen esku uztea gure iritziak, sentimendua, zirrarak. Nahi dute denak zuhurrak baino motelak edo koldarrak izatea. Komeni zaie inolako oposaketarik ez topatzeko euren egitasmo susmagarriak aurrera eramate aldera. Hori dela eta, eta agian guztiz ados ez egonda ere, baina nik uste baietz, ados nagoela zeharo, Diana J. Torres artista madrildarren hitzok ikaragarri gustuko eta batik bat gogoetako ditut. Akabo erdipurdikeria! Gora ederrak diren okerrak, benetan izorratzen duten iritziak!
Feminismoaren instituzionalizazioa ikaragarria da. Nazkagarria da, esaterako, feminismo ofizialak nola tratatzen duen prostituzioa. Feminista horiek frigidak dira, azken batean, ez dute gustuko larrua jotzea eta horregatik ez dute maite pornoa, eta emakumeentzat iraingarria dela deritzote. AEBetan, eskuinarekin bat egin zuten pornografiaren aurka. Niretzat halako feministak etsaiak dira, edo okerrago. (...) Orain arte ez naiz sistemaren barruan sentitu, baina lan honekin bai. Azken batean, hor dago, FNACen, Fragaren liburuaren ondoan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario