jueves, 31 de marzo de 2011
JOSU BERGARA
Gaur bertan izan dut euskal kantari honen berri, Bizkaiko Ea herriko mutiko jator eta azkarra. Entzun dut goizean EItik eta atsegin izan zait oso. Aitortu beharrean nago ordea bere zenbait kanta entzun eta gero antza hartu diodala Etxeri, agian apurtxo bat bigunago, beste bizkatxa bat, gehienbat kitarra elektrikaren erabilpen nabarmenagatik. Letrak, ostera, ez dira oso gogoangarriak, (errepikatzen ditu besteak beste euskal kantagintzaren oso ohiko gai batzuk: beldurra -zibilen kontrol batean bizitakoa... eta antzera) dena esan behar da, edo bestela esanda, oso belaunaldikoak dira.
Edonola ere, tipoa hastapenetan dago, hori da onena, oraindio askotxo dauka-eta jorratzeko, besteak beste letren sakontasuna, lirika, mezua edo dena delakoa. Izan badu bere weborria, bila dezazuen sarean, ze nik eztut gogorik, eta nik dakidala eman baditu hainbat zuzeneko emanaldi entzulego apal baten aurrean. Estiloari, elektrika eta abar aintzat hartuta ere, kantautor usaina dario, ezin bestela, lehen esan legez gitarra euskarri nagusi du-eta.
Erraparoak erreparo, esan daigun niri behintzat artean heldubako samar begitantzen zaidala musika eta letren aldetik, xamurra ere bai, Josu Bergara bezalako artista bakarlari baten presentzia euskalgintzarako izugarrizko berri ona da. Beste izen bat gaineratzeko Mikek Urdangarinek, Etxek, Ken Zazpikoek, Zesatekekoek, Sorkunek eta abarrekoek osatzen duten zerrendara, eta hau guztiau batez ere kontua hartuta denboraren poderioz edo gure izar handiak ia erreskadan joaten hasi zaizkigula: Imanol, Laboa, Lete... Horrexegatik esan genezake behin berriro Leterena betetzen ari dela: gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak... < sikiera kantagintzan. Poztutzekoa, oso.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
Aupa Txema,
ResponderEliminarIntereneteko txoko ezberinetatik bueltatxue eman ta hara nola honaino heldu nazen zuk idatzitakoak irakurtzeko. Eskerrik asko zure hitzengatik, aipatzen dozun moduen, "gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak"...ea holan dan ta bakarlari belaunaldi barrrikoak be indarregaz ekiten daiogun etorkizunari,
Ondo segi ta laster arte,
Josu Bergara
www.josubergara.com
Eskerrak zuri be, ta barkadaizu zelan edo halan ezpala deitzeagatik, hobebeharrez esan dotzut-eta.
ResponderEliminarta bakizu, eutsi goiari!