sábado, 12 de marzo de 2011

EZBEHARRA


Ezbeharra Japonia aldean, itsasikara itzela kostaldetik barrurago ere gogoz astindu egin duena. Denok dakigu lur/itsasikara zonalde baten gainean dagoela Japonia, urtean zehar mila ikara inguru jasotzen dituela. Ezaguna da nola edo hala prest daudela aurre egiteko, eraikinak-eta propio eginda daudela, biztanlegoak ezinbesteko eskolak dituela erne eta erdipurdiz edo lasai egoteko. Herri aberatsa da, bai, baina hildakoek ez dute ezertan ikusi behar horrekin, berdin dio aberatsak ala txiroak diren, ezbeharra beti deitoragarria omen da alde guztietatik.

Ezbeharra, euskal hitz benetan bitxia istripu, kalamidade, deskalabru edo hondamedi husa dena adierazteko. Alabaina, ezbeharra, behar ez zena gertatu egin dela esateko, ez dut uste itsasikara baten kasuan oso egokia denik, halako hondamendi handiak naturak eraginak baitira, zeozer izatekotan ezustekoak omen dira, badakizu noizbait gertatuko direna, sekula ez noiz edo nola, baina gertatu, gertatu BEHAR dira, alde horretatik ezbeharrik ez, tamalez zoritxarra baizik. Hala ere, badirudi gure gaur egungo munduan hondamendi oro ezbehar dela, ezta egia, gure arbasoek bazekiten, horregatik naturaren ustekabeen menpe bizi ziren, horrexegatik ere jainkoak sortu zituzten, nola edo hala zorigaitzaz babes zitzaten. Ezbeharra, behar ez denaren arduradun bakarrak gu gara, besterik ez.

Uste izan dugu, sinesten dugu, dena kontrolpean izan genezakeela, natura barne, eta ezta egia, naturak berak etengabe erakusten digu halakoetan, baina hala eta guztiz ere, ezbehar esaten diogu betidanik beharrezko ez bada bai behintzat ohiko, ahaleko denari, hondatzen gaituen oro sekula gertatu behar izan ez bailitzan, eta ez, sentitzen dut izugarri, baina gaur aspaldi bezala gizakiak baino ez gara mundu alu honetan sortutakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...