martes, 8 de marzo de 2011

DOMEKA GOXIEN


Domeka goizean familiarekin Berroztitik ibilian. Pasetan zare eztakit, edo eztot gogoratu gura noren etxe aurretik eta atia ezustian edo zabaldu orduko etxauna azaldu eta jakina, nahiz eta zuk zeurea egin besteak ostera agurrik ez, zer dala ta ez bazaitu errekonoziketan, ala agian bai, baia edozelabe emaztia inondik ez. Tk ostera, ondo ikasitako gizalegeai eutsiz, oso neska fina eta ikasia dalako, Asturiasen ia petsaezina dalako nonbaitera joan eta inork gizalegez ez jokatzia, agurketan dutzo ondo baino hobeto jakinda ez dauela ezelako erantzunik jasoko bertako gizakume batengandik, ohituria ei da. Koitadua eztao ohituta bertako giza zakarkeriara, kostetan ete jako asko kasketian sartzia pertsona bat edozein herritan topau eta agurrik be egiten ez dotzula, hain gizalege eskasa edo zabarra. Esan leike bertako jentia nahiko motza dala giza harremanetan, edonorekiko tratuen, betidanik gainera, bakizu, babazorruek, ez dakixela behar legez jokatzen alkarrekiko, jarten dabien lelengo aurpegia betibe betoskoa ei dala, amaibako mesfidantza begitauetan, badaezpadako gaitzustea, etsaia edonun, kanpotarra bada zer esanik ez, printzipioz edo, T.ren uste txarrak parrastaka.

Ezta, ez nonbaiten, oso herri atsegina, gizalegia hamaika pusketan birrindu balitz lez aspaldi, oso bestelako legia nagusitu ei da, alkarrekiko mesfidantzarena. Zeingotzau?, Komente herrixen geure auzokoez nazka eginda gaozela mendira alde egiten dogu, haxea hartzen, bertan eguratsa hobia dalakoan edo, garbiagoa, onuragarriagoa osasunerako zein bizipozerako. Jente gutxi topetan dozu eta beti beti alkarri agur egiten dutzazu, mendiko legea bestea baino indartsoagoa danez gero. Joandako domekan bertan dagoeneko ezelako legerik ez dagoela emoteban, Zaldiaran magaleko bide batetik ginoazela euskaraz egiten eubien ustezko mendizale batzuen ondotik igaro eta guk imintzoa egin arren nik bistatik edo ezagun neuken tipoak begiratu bai, jakina, nortzuk zarien zuek esan guran, baina keinu ziztrin bape ez euskun egin, argi egoen ez eukela ezelako gogorik ezagun baino gogoko ez euken inori agur esateko, baia haren atzetik joien sudamerikar piurako gizontxoak ostera bai, buenos dias, señores eta guzti esan euskun guztiz gizalegetsu eta irribarretsu be bai. Halanbe, T baegoen zeharo aztoratuta lelengo tipoan jokabidean erruz, baegoela gogait eginda bertako zarpaikeriaz, badirudiela bertako jentiak aurpegiaren ordez ipurdi daukola sorbalda gainean, gizantzeko basurdiek baino eztabizela herritik zein menditik, batezpe entzuten badutzue eurena ez dan hizkuntzaz...

Zer erantzun neikioke nire bizilagunai? Ezebez neurri handi baten zuzen egoelako, hamen zabarkeria nagusi da ia, aitortzen dot, halakoa da geure paisanajia. Dana dala, domeka goxien eguraldi ikaragarri edarra egiteban, Zaldiaran magaletik geunken ikusterrea beste, eta akorduan dot ostera atzaldien neure anaixan etxera juteko proposatu nutzenien inondik ez, atzaldien ez, gogorik ez, erantzun einustela...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...