lunes, 28 de marzo de 2011
DIE GRÜNEN
Banabil aspaldi honetan nahiko etsita komunikabideen erruz, ez baitago modurik ezer serio edo benetan profesinalik topatzeko. Esan nahi dut ez dagoela informazio hutsa ematen duen biderik, ia guzti-guztiak alde batetik edo bestetik ari direla auskalo zeintzuen interesen arabera albisteak eramoldatzen edo.
Baden-Württembergeko hausteskundeen emaitzei dagokienez ezin argiago, gaur komunikabide gehienek Japoniako nuklear istripuarekin elkarlotzen dituzte. Eta egon egon balitezke lotuta nolabait, hau da, azken egunotako berriek zer edo zer eragin izana Die Grünenen aldeko bozka gehitzeko. Baina horretarako bakarrik, gehitzeko. Bestelako azalpena ordea ikaragarri xinplea, hutsala, begitantzen zait-eta, Alemaniako Estatu bateko hautesle gehienek ekologisteen alde jo izana Japoniako arrisku nuklearraren beldurrak. Ez, nik uste nabarmen dela bozka ondo baino hobeto hausnarturik zegoela aldez aurretik, Merkelen alderdiaren gainbehera larria bere politikaren ondorioa dela, baita sozialdemokrateen bozken txepel/ziztrinkeria txit adierazgarria. Nik uste ere alemaniar haustesle gehienak gizabanako ikasiak eta behar adina argiak direla euren bozkaren nondik norakoez gogoeta egiterakoan, ez ezustean edo bihozkada batek eramanak.
Edonola ere, Berdeen garaipena ikaragarri garrantzitsua omen da. Bagenekien liberalekin lehian ari zirela hirugarren postua eskuratzeko Alemaniako joko-taula politikoan. Bagenekien ere gaur egungo Grüner gehienak ez direla aspaldiko erradikalak edo, Schröederekin gobernatu zutela arestian, Fisher delakoa nazioarteko ministro izan zutela, oso tipo jatorra edo ederto estimatuta, bere garaian oso erabaki larriak hartu behar izan zituena Bosnia edo Kosovoko gaztazken kontura.
Badakigu beraz Die Grünen gobernatzeko gauza direla, ez bakarrik kotsignak aldarrikatzeko, ez dela ohiko ezker utopiko denarenkontrakoa hemengo IUren antzera, alderdiaren barruan bi talde nagusi izanda, bere tankerako alderdi gehienetan bezala bestalde, pragmatikoek idealista porrokatuak gailendu zituztela aspaldi.
Baina, agian bene-benetan dakiguna hirugarren aukera badagoela ohiko ezker eta eskumaren artean, ezkerrekoa ez ezik, baita orain arteko Ezkerraren ohiko oinarriak zein aurreritziak gainditzen dituena ere, giza taldeen ohiko banaketaren gainetik dagoena, arazoei aurre egiten diena pragmatismoz, lehentasuna eguneroko arazoak direla, besteak beste eta beharbada premiazkoena ere ingurugiroaren aldeko politikoak, bertan baitatza gure egunotako benetako borroka politiko latza, bertan baitatza gerokoa ere bai, gure seme-alaben etorkizuna hain zuzen ere.
Bestalde, Alemania bezalako herrialde batean politika zer-nolako gauza serioa eta zabaldua den jabe gaitezen, ikusi besterik ez dugu behar Die Grünenen Libian partehartze militarrari buruzko jarrera Mekelen oportunismoaren aldean. Eta zer esanik ez bertako ezkerreko hainbat eta hainbat militante superjator, listopasatu edota bihotzbera patologikoren aldean, hots, betiere alde onean egoten saiatzen dena behin eta berriro kontraesanetan eta guzti.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario