lunes, 14 de marzo de 2011

TXIMELETA NUKLEARRAREN EFEKTUA


Badakit printzipioz ez duela zerikusirik, edo hori uste dut nik ez naizela fisikoa edo antzekorik. Alabaina, aitortu beharrean gaude oso kasualitate bitxia dela Japonian gertatutakoa, hau da, tsunamiaren ondorioz Fhukusimako zentral nuklearra arrisku atomiko larrian egotea (eta oraintxe bertan irakurri dudanez badirudi honekin batera beste bi zentral nuklearretan ere bai) eta orain dela astebete Garoñako langileek zentralaren itxieraren kontrako protesta gisa kantaturiko raparen arrakasta ikaragarria YOUTUBEn, baliteke joandako astean gehien ikusitakoetarikoa.

Nik ez dut sekula gustuko izan rap musika, hala ere onartzen dut kantu batzuen letreek badutela grazia gutxienez; musikak, ordea, ez du ozta balio handirik, ez diot behintzat inondik ikuste, esan nahi dut letreen bitrioloz harainditik. Soinua oso txarra da, oso zatarra, gogaikarria bi minutuz adi-adi zaudenez geroztik, beti lotuta gaizkileen mundura edo, barriobajerismoren ondotik. Bestalde, rap omen da gaur egungo benetako protesta kanta, protesta gordina, horrenbestez Garoñako langileek hautatu dute euren egonezina zein haserrea jendaurrean erakusteko.

Tamalez, badirudi langileon rapak lorturiko arrakastaren bestaldea nahiko susmagarria dela, zeren eta adituek azaldu bezala Garoña zein Fhukusimako bi zentralak antzeko parezidoak izanda, ia bikiak, oso susmagarria suertatzen baita Japonia aldean suertatutakoa, ezin ditugu-eta ahaztu tximileta efektuaren nondik norakoak...

Edonola ere, eta txantxak alde batera lagata, nik uste oso komenigarria dela azpimarratzea/blogeratzea Xabier Letona kazetariak ARGIAn gogoratzen diguna energia nuklearrari buruz:


Fukushimatik 250 kilometrora dagoen Tokio-ko biztanleen izuaz ari gara entzuten han-hemenka, baita han bizi diren euskaldunen ahotik ere. Garoñako zentrala Gasteiztik 40 kilometrora dago, Bilbotik 54ra. Espainian 10 zentral nuklear daude, Frantzian 23 (eta 59 erreaktore). Japoniakoak eztabaidarako aukera ona zabaltzen du, baina nuklearzaleentzat Harrisburg, Chernobil edo Fukushima gidoiaren barruko kalteak dira, ezinbestean onartu beharrekoak. Gobernu eta botere ekonomikoek buruan zer duten argi dago, herritarrei dagokigu zoritxarreko olatua baliatu eta presio egitea: instituzioetan, kalean, informazioan… Informazioaren eremuan adibidez, nuklearzaleek behin eta berriz zabaldutako gezur handi horietako bat argitu zidan iragan otsailean Greenpeaceko webguneak (Espainiako Sare Elektrikoaren datuekin): Espainiak ez du Frantziaren elektrizitate nuklearra inportatzen, Frantzia da Espainiatik elektrizitatea inportatzen duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...