martes, 15 de marzo de 2011

AMAIGABEKO NAZKA


Antza denez Japonian gertatutakoaz bigarren maila batera igaro da, erdi ezkutaturik edo, agian ere benetako eta ia bat-bateko arrisku nuklearren beldurrez erabat ahazturik gehiengoak. Baina hor darrai Gadhafik bere herriaren kontra oldarrean, agintetik bota nahi zuen oro garbitu nahian. Hor darraite ere haren mertzenariek mendebaltar lagunek saldu armak zein hegazkinak erabiliz libiarrak zapaltzearren. Eta badirudi ere atzenean lortu egin duela bere kontrako matxinada, errebolta, zeharo zapaltzea, herriak banan-banan berreskuratu eta gero Bengashi hiri hanndi eta matximatuen burutik gero eta gertuago baitaude bere txakur odolgosetiak

Zer egin du nazioartekoak Ghadafi geldiarazteko? Ezer ez, hain zuzen ere hasiera-hasieratik gogoan omen zutena, euren norberaren herrietako eritzi publikoaren aurrean itxurak egin soil-soilik benetan Gadhafirekin asaldatuta zeudela sinestarazteko. Baina gero, jakina, diplomaziaren leloarekin tiranoaren aurkako edozein neurri bertan behera uzteko mota guztietako oztopo diplomatiko edo huskeria legalak hizpidera aterata.

Badakigu ONU delakoa pantomima hutsa dela, bihotz onekoak zein berezko txotxoloak pozik izateko komedia ederra, ez duela inolako egiaztasunik herrien demokrazia zein libertatearen aldeko lan egiten duen erakundea dena. Nola izango, Txina eta Errusia erabakitze kontseiluaren partaide izanda, bi herriok ez dute inoiz benetako demokraziarik aldeko ezer sustatuko, ez zaie komeni, bertan badaude ONUren erabakiak kontrolpean jartzeko da, haiek bezalako gorbenuei mesedeak egiteko propio, besterik ez.

Orduan, zer espero dugu? Deus ez, EEBBak ez baitaude prest beste guda bat hasteko, Irak eta Afganistakoaz gero indarge daude. Baina zer dela eta ez zaizkie armak-era bidaltzen errebeldei? Beharbada komeni ez zaielako aldez aurretik Ghadafi artean beharrezkoa dela erabaki dutenei, Ghadafi baita gaitz ezaguna, ondo eta luze trataturiko petroilioaren jabe xelebere zein ipurterrea, berarekin petroilioa ziur dago, gainontzekoekin auskalo, ez dakite, are okerrago ez dituzte beharrezko, Tunezen zein Ejipton gertatutakoa Mendebaldeko gobernuen gogoaren kontrakoa izan baita, haiek ez zuten inolako gogorik herriotan gauzak aldatzeko, dena kontrolpean zegoen, orain auskalo, etorkizunaren nondik norakoen menpe. Gainera, benetako aliaturik kuttunenak ez zeuden Magreb aldea, Golfo Persikoan baino. Eta zer eskatzen diete mendebaldeko lagun zein bazkideei? Orain dela hilabete batzuk hasitako dominoa nola edo hala geldiraztea, baldin bada Ghadafi gorrotagarriaren bitartez ere, gainontzeko arabiar herriek asma dezaten denak baduela muga bat, indarrarena.

Bestalde, gure agintariek ondo asko badakite mendebaldeko herrien lotsaizuna oso behin-behinekoa, gasosinak gora egin orduko ahaztuko dute ziplo, benetan kezkatzen gaituena gure oporrak-eta dira-eta, begira bestela 110ko abiadura muga jarri eta gero entzundakoak, ez dago benetako elkartasunik herri zapalduekiko, baldin badago zerbait bat-bateko zirrara telebisatuak omen dira, oso gaizki, oso itsusia da telebistaz jendea nola akabatzen duten ikustea, egin dezatela zeozer, bai, baina niri dirurik ez kendu badaezpada, eta jakina, telebista itzali bezain laster kalera irtengo naiz lasai asko, etorkinen kontra aldarrikatzeko ere. Ghadafi gure agintariak zein gu geu bezain nazkagarriak gara, denok errudunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...