domingo, 6 de marzo de 2011

URDINA EDONON


Urdin kolorea, zaharra bazara ilea urdin izango duzu, bart Urdina jatetxeko jabeak edo zuen bezala, agure zelako, bazen orain dela auskalo zenbat urte hara denok afaltzen joan ginenean, orduan ere iruditu zitzaigun Urdina urdin. Baina urdin koloreak esannahi pila du, besteak beste sexuarekin loturikoa, urdina eta lizuna pareko dira, bart parekotasun hori edonon zegoen, dena lizun, lohi, ez dut esango zikin ostera, omen zegoen. Urdaiazpikotik hasita, otarrainskak ahora eramanda, inola ere ez foi edo ematen ez zuen gauza nabar bat, eman ziguten Samaniegoko urteko ardo goxora. Hala eta guztiz ere, benetako urdina bigarrengo eskaturiko eta ustezko txuletan, ez zegoelako inondik txuletarik okela apur zabar bat baino, benetan negargarria, gustu txarrekoa gainera, gaizki erreta eta beherala hotz geratu zitzaiguna. Baina ez genuen negarrik egin, barre baino, ondo asko bagenekielako hara joan aurretik zelakoa izango zen geure Aratoste afaria Urdina besteko urdina.

Hala ere tokiak badauka oraindio bere xarma, gauza urdinena jakina, urdina nagusiaren ile bakanetan, urdina honen emaztearen larruan, urdina jatekoan, urdina jatetxeko dekorazioan, urdina zerbitzarien begiratuan, urdina gainontzeko bezeroen aurpegian, urdina nagusiaren anaia zen sukaldariaren eskuetan, urdina edonon, urdina orain dela hamar urte inguru bezala ia astebururo itxita eta atzo bezalako jaiegunetan bakar-bakarrik zabaltzen zutela gu bezalako artaburuontzat.

Edonon? Ez, nolabait bai, kontuan ez behintzat, gordin-gordina baizik, lapurreta ederra, urdina hobeto esanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...