jueves, 3 de marzo de 2011

ZE ESATEK?


Ez nago oso jantzia, egia esan, gaur egungo euskal musika gazteaz, Ken7 edo Gatibu alde batera lagata, ia ideiarik. Bestalde, txitean-pitean youtuben murgiltzen naiz musika mila eta topatzen dudan gehiena ez zait askotxo gustatzen, nire edadetu ustetan den-dena etengabe errepikatzen da. Izan ere, gaurko gazteek aspaldikook egindako bide berbera jorratzen dutelakoan nago. Esan bezala ere, ni bezalako berrogeita urteko pureta baten aburua omen da, besterik ez, ez du merezi arreta handirik.

Dena dela, aitortu beharrean nago ere gure garaikoak oso serioak ziren gaurkoen aldean, orduan politikak edo ustezko gai serioek ia dena betetzen zutela, dena oso kontzentziatua izan behar zen nahitaez norabiderik gabeko borroka batean sartuta geundelakoan edo. Gaur egun topa ditzakegu antzerako mila exenplu ere, hor dugu Poguesen kalko nafar-mozkorrontzioa den Bizardunak edo Ken7 bera, baina hala ere badago oso bestelako jarrera edo jendaurrean ateratzeko, gaur egun delako moralina edo mezu borrokalaria edo apenas antzematen den kantuen hitzetan edo, guztiz onuragarriagoa den ironia baino. Bestela esanda, behiala jaia eta borroka, bai, baina bigarrena nagusi, oraingoan aldiz aurrenekoa da nagusi, behar bezala eta kritika inondik ere ahaztu barik.

Hori dela eta, zelan ez goraipatu orain dela gutxi topatu dudan ZE ESATEK? (Zer esaten dek/duk?)talde giputzaren lana, izenak berak erakusten digu ondo asko barre egiteko edo gutxienez seriotan hartuak ez izaketo asmoa eta aldi berean kritika ezin zorrotz eta agian maltzurragoa ere egiteko asmoa, ezkertzekoa bene-benetan. Areago, entzun, http://www.youtube.com/watch?v=fh0OH_jmFAQ&feature=related, besterik ez dago egin behar zer nolako ironia gaiztoa, maltzurra, erabiltzen den jabe gaitezen. Berriro diot, benetan txalo egiteko modukoa. Kantuaren nondik norakoa ondo asmatzeko honako hau blogeratzen dut. Bestalde, kritikak berak adierazten du ederto, gure arteko oso pentsamolde ezagun eta nolabait tamalgarri ere bat. Dena dela, nik ere uste dut ez zela batere bidezkoa Junkerarena.

Ez dakit jakingo duzuen aurten Kultura Sailko dirua Kepa Junkerarentzat doala (232.000 euro), baina are larriagoak diren 472.000 euro emango dituela Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak?


Beraz.... 702.000 euro, zertarako eta, espaiñol zikin batzuk xoriak xori abesten jartzeko. Ze lotsa egitan, Laboari hori egitea, oain gañea gure arten eztaola. Potrok mozteko modukua! Desdeluego, Kepa ez dituk ez idea txarrak hik! putakume earra iña hago (total irakurrita ere ez dit ulertuko).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...