viernes, 28 de enero de 2011

ARRATSALDE EURITSU HONETAKO ATSEKABEA


Bai jaun-andreok, bagabiltza gero eta atsekatuagoak orainaldi petral honekin, orain dela pare bat sarrera idatzi bezala ia denak okerrera jotzen duela ematen du, ez dagoela motiborik pozik ibiltzeko, gogait eginik baino. Edonola ere, gaur Ejipto aldean ari badira sokatik tiraka ea noiz amilduko Mubarak bezalako satrapa makurra, auskalo ondoko ordu/egunetan zer gertatuko, ikusiko ahal dugu, behingoz hango moduko gobernu guztiak ziplo eroriko balira!

Bien bitartean eta ia egunero bezala Zaldieroren tira blogera ekarri behar, ikaragarri zorrotza, zehatza, izan baita, ezin hobeto erakusten baitu gaur egungo nondik norakoak. Atzo bertan kalera irten zen jende mordoa protestaka, egon baziren istiluak-eta, zaurituak eta detenituak. Berdin dio, ez da ezer aldatuko gure mendebaldeko gizarte ustel honetan. Badirudi den-dena aldez aurretik erabakita dagoela, horrexegatik gehiengoari ez zaio merezi inon inolako aldarririk egitea, zertarako ote? Dena alperrik, gobernatzen gaituztenek ez dute ozta ezer erabakitzen, are gutxiago herri xeheak. Bozkatu bai, lau urtero hautatzen ditugu gure ekonomiaren kudeatzaileak, baina ez daude gure agindu eta mesedeetara, ez, merkatuenetara baino, guk hautatzen ditugu merkatuen morroiok, haiei ez axola nortzuk, ezertan ez, badakite edonola, edonoiz eta edonor euren esanetara makurtuko direla.

Ekonomiarena gero eta okerrago, honen ondorioz apur-apurka eramoldatzen ari den gizarte berria gero eta petralagoa, somatzen da edonon nagusitzen ari den atsekabe existentziala, jendea atsekabetu ez ezik, ia erreskadan lur jotzen ere badabil gero eta maizago, ezer onera egiten ez baitu, eta bitartean, mota guztietako aldaketak gure ongi-izateraren azkenak-eta behin betiko sendatzeko. Ez dakizu etorkizunak zer ekarriko, baina badaezpada beldurrak gaude, ni behintzat hala nabil egunero, beldurtuta, ez dakidala noraino merezi duen denbora barra-barra ematen duen eginkizuna hobe nuke ala ez, dena bertan behera uztea eta auskalo nora jotzea, zeren bila edo zertarako. Geroak atsekabeturik bai, oraingoz ez lur jota, baina.

Baina ez dut nire burua jipoitu nahi krisia eta bere ondorio latzekin, ez dut nahi nazarenoarena egin nahi. Asteburua da, ordenagailuaren aurrean nago, bai, beti topatzen dut tartea zeozer idazteko, sikieran leihoan zehar begiratzeko, kaleruntz, non dagoen eguraldi kaxkarra kontuan hartuta itzalak baino ez dabiltzan.
Dena hits eta ni hitz eta pitz, ez dakidala ixilean egoten, ez eta teklatuari alperrik ez ekiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...