jueves, 13 de enero de 2011
EGIAZKO ETSAIA AITZAKIA BESTERIK EZ DENEAN
Ezin dut esan aheleginetan nabilela astekoaz berba ez egiteko, ezta egia, ez nau kezkatzen eta kitto, hori da guztia, ez dudala ikutu ere nahi nazkatuta nagoela gaiaz eta hau alde batera lagata beti bilaka ari naiz beste edozertaz kalaka egiteko. Hori da nire aukera, ni ez naiz inor, ni ez naiz ezer idaztera behartuta edo egunerokotasunaren zordun. Gure agintariek badute, ordea, delako irargakiaz luze eta sakon gogoeta egiteko betebeharra. Badirudi gure agintariek ordea ez dutela egin nahi, iragarki famatuaren harira ia dena aldez aurretik asmatuta bazutela, ETAk edozein gauza adieraztekotan inolako aurrerapausorik emateko ezetz borobila erabakita zutela, estrategia deritzotela uste dut.
Ondo ba, ezta ezer aldatu, lehenengo bidetik goaz denok auskalo norantz, ez dago inolako bake haizerik hodeiertzetik, gehiena jota banaka batzuek bakarrik somatzen duten haizekirria. Estrategia ondo asko erabakita dago aldez aurretik Madril aldean, terroristen irtenbide bakarra baldintzarik gabeko armak uztea omen da, ezta egongo inolako bake eztabaidarik, ezingo da jakin ere ezer presoen etorkizunaz edo erbesteratuen itzuleraz, baliteke halakorik ez daudela, inoiz egon ez direla, sinistaraztea, eta edonola ere Estatuak erabakiko du gogara.
Eta bien bitartean gure herrian sasiko demokrazia baten susmoa gero eta ageriagoa, hedatuagoa. Badago jendarte handi batek ez duela hauteskundeetara aurkezteko eskubiderik, egin badituela bere etxeko lanak bortizkeria salatuz eta baita ETAkoei gelditzeko eskatuz ere. Baina, estatuak ez die euskal hiritarroi, ETAkoek hamaika iragarki argitara aterata ere, beraiek enegarren aldiz euren jarrera aldarrikatu arren, euren ahotsa erakundeetan azaltzeko aukera ere emango. Badiote gure agintariek oraindio susmagarriak direla ETAren aldekoak izateaz, apika ez dutela behar bezala ETA salatu, ez direla behar bezala damutzen ETAk urtetan egindako min edo kalte guztiaz, agian ere ez dituztela euren oinarrizko aldarrikapenak alde batera utzi, ez diotela utzi egin independentistak izateari.
Eta hau guztia suertatu bitartean, estrategiak estrategia erabateko garaipenaren alde, euskal gizartearen alde bakar bat ordezkatzen duen gobernu baten iraupenaren alde (lehen Ibarretxerenak beste bezainbeste egin bezala...), ustezko normaltze ideologiko eta faltsu baten alde, euskal itxuraldaketa erdalzalearen alde, abeltzaltasunaren erabateko suntsipen edota demonizazioaren alde. Herri eri honen sendatzea gero eta urrunago edo, bederen, lehenengo bidetik, irakurri besterik ez dugu egin behar halako ondorio ezkorra ateratzeko, norainokoak diren benetako normalizazio edo demonizazio honen nondik norakoak:
Donostiako epaitegi batek Mikel Martin jipoitu zuten lau militarretatik biri bi urteko kartzela zigorra (lesio delituagatik) eta 300 euroko isuna (agintaritzari desobeditzeagatik) ezarri die. Beste biei, berriz, 4.500 euroko isuna jarri die delituak egitea ez eragozteagatik. Lauek Martini 7.670 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiete jasandako lesioengatik, eta beste 45 euro arropak hausteagatik. Atzo eman zuten epaiaren berri.
Epaiaren arabera, 2005ko urtarrilaren 13ko gauean izandako gertakariak frogatuta geratu dira. Hala, akusatuak San Martin kalean zeudela oihuka eta hiriko altzariei kolpeka aritu ziren. Urbieta kaleko izkinara iritsi zirenean, Mikel Martinekin topo egin zuten akusatuek Contra deritzon taberna aldera zihoala. Epaiak zehazten duenez, akusatutako bik “aurretik hitzartuta” Martinengana zuzendu ziren, eta esan zioten: “‘Ziur ETArekin ados zaudela horietakoa zarela, eta Ibarretxe planarekin’. Bitartean, ostiko bat eman zioten ezkerreko hankan”.
Eta gutxi balitz bezala ETAren irautea noraino lagungarri edo aitzakia zaien batzuei euskal gizartearen zati handi bat etengabe gaitzesteko, nik neuk gehienbat nire ez ditudan aldarrikapenak demonizatze aldera, hona hemen zer nolako normalizazioa espero dezakegun hirugarren karlistada honen esparteroen aldetik.
Oihane Pereak eta Josu Ormaetxeak hainbat elkartasun adierazpen jaso dituzte gaur Gasteizen. Bihar Madrilera joan beharko dute, Auzitegi Nazionalera deklaratzera, eta gaur dei hori bertso jardun askea oztopatzeko saioa dela salatu dute Blusek eta Neskek, Etxerat-ek eta hainbat bertsolarik, bertsozalek, kultur eragilek eta herritarrek. Gainera, iragarri dute bihar hainbat autobus aterako direla Madrilerantz Gasteiztik eta Aguraindik, bertsolariak babesteko.
Iaz Santiago egunean, presoen senideen aldeko ekitaldi batean, mikrofonoan presoen izenak esan zituzten bi bertsolariek senideak oholtzara igo zitezen, eta horregatik deitu dituzte deklaratzera. Gaurko agerraldian salatu dutenez, bertsolaritzaren aurkako erasoa da hori, eta bide "arriskutsua" zabaltzen du. Agerraldian egon direnek egoera "larria" dela iritzi diote, eta kezkatuta agertu dira. Oinarrizko eskubideen aurkako erasoa izateaz gain, presoekiko elkartasuna kriminalizatu nahi dela esan dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario