lunes, 10 de enero de 2011
EMAN TA ZABALTZA ZU...
Badira egun batzuk betiko lez eta betiko irratitik Joseba Zabaltza iruinar argazkilariari egindako elkarrizketa bat entzun nuela. Banuen nik, ordea, Zabaltzaren lanaren berri, ikaragarri gustatzen zait oso ederra eta xaloa delako, oso begiratu zorrotzekoa, sarritan ere hunkigarria, maiz txundigarria bezainbeste, berebiziko xarma duen aldetik. Baditu, nik uste, bi alde artistiko nabarmen, alde batetik bere blogean ia egunero igotzen dituen argazkiak, bere inguruan ateratzen dituenak, denona bezalako egunerokotasuna islatzen edo egiten duena, benetan bitxia eta adierazgarria, baita oso pertsonala ere, beharko artista egiazkoa denez gero. Badirudi argazkiotan ez dagoela handinahirik edo baina beharbada ere gainontzekoak besteko adierazgarriak dira. Eta gero badu, antza, alderdi artistiko edo agian ere intelektualago bat bere argazki liburuetan ondo baino hobeto jorratzen duena, hala nola bere Bienvenido a la montaña de la basura argazki liburua, hots, Iruñako erakustetaz gain, munduan zeharkako zabortegi erraldoietan egindako hainbat eta hainbat zuribeltzeko argazkirekin txukun-txukun osatua. Bertan, jakina, islatu ez eze, salatu ere egiten du salatu beharrekoa. Eta gutxi bailitzan, esan liteke zaborretik ere edertasun iradokitzeko gauza dela.
Ni argazkiok zinez eta minez harritzen naute, batez ere aspaldi honetan oso gogoetatsu nabilen aldetik blogeko sarrera laburren onuren kontura, konturatu egin bainaiz sarri baino askotan nire blogjarioa gehiegizkoa bezain zentzugabekoa dela, asko idatzita ere mamizko gutxi idatzi ohi dudala, nola edo hala mamira jo beharrean nagoela hainbeste txatxukeria ez blogeratze aldera. Hori da, hain zuzen ere, argazkion egundoko balioa, milaka berba irudi bakarrean, baina jakina, horretarako aparteko argazki sena izan behar duzu halabeharrez.
Bestalde, Joseba Zabaltza oso eskuzabala omen da, bere bloga ez baita bere argazkiez bakarrik osatzen, ez dio axola beste batzuenak erabiltzeak, hau da, beste batzuen lana zabaltzea, eta horrexegatikan ni ere ausartzen naiz bere azgazki gutxi batzuk blogeratzera, beste sarrera batean esan bezala gero eta konbentzituagoa naizelako blogok, nolabaiteko helburu edo izatekotan, Iparragirreren leloari jarraituz "eman ta zabaltza´zu..."
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario