jueves, 20 de enero de 2011
GERO ETA ALDREBESAGO...
Duela parte bat egun nire emazteak gaitzesten zidan nire azken sarrerei zerien politika kiratsa. Nekatzen zutela zioen, oso politikoa ari naizela aspaldi honetan leporatuz. Eta hori ezta batere atsegina, serioegia ari naiz-eta. Berak -eta nik dakidan hainbat lagunek bezala- barre egiteko sarrerak gustuko ditu, nitaz edo nire gauzetaz hitz egiten baldin badut are gehiago, batez ere nire buruaz trufa egitekotan. Agindu nion beraz aurrerantzian arinago idaztea, egunkarietako aferak alde batera lagatzea eta eguneroko gauza bitxi edota barregarrei erreparatzea.
Saiatuko naiz, noski, nire agindua betetzen, baina nire emaztea erdalduna den aldetik, euskara erabiliko dut aldian behin edo politikari buruzko zeozer idazteko, egunerokotasuna politikaz josita dator-eta, eta nik, jakina, ezin diot uko egin begi aurrean dudanari.
Gaurtxe bertan Udalbiltza Auzia bertan behera uzten erabaki dute Espainako Epaitegi Gorenekoek, orain ez dela asko ere Egunkariarenarekin egin bezala, edo hurrenez hurren Arnaldo Otegiri egin ohi dizkioten epaiketa ia guztiekin gertatu bezala. Badirudi, hori da gero eta hedatuagoa ari den susmoa, epaileok oso salaketa arinak edon duda-mudazkoak prestatu egin zituztela ETArekin ustez edo zerikusirik zuen guztia hainbat arinen espetxeratzeko asmotan. Hori dela eta, Garzon, Marlaska edo dena delakoek ekin zioten ezker abertzalearen usaina zuen ororen kontra oldartzeari. Ez dut nik behitzat inolako eragozpenik ekintza guztiok ETAren aldeko benetako jokabideak deseustatzearren baldin badira. Tamalez, nik uste epaileok ez zutela oso argi nortzuen edo zeren kontra ari ziren, ala agian bai, agian horrela jo zuten ezker abertzalearekin artez edo moldez loturik zuen guztiaren aurka Espainiako hedabideetan itxurak egite aldera. Edo bestela esanda, zorrotzago edo gordinago esanda, Egunkariaren bezalako hedabide baten kontra oldartu ziren euskara bera ere Espainiako eritzi publikoaren aurrean berez susmagarria zelako, bazuten Espainako iritzia publikoaren aurrean edo inpunitate moduko babeski bat ETAren kontra gogor-gogor eta agian estreinakoz ere ari zirela sinestarazteko, baten batek pertsonal edo profesional arloan zer-nolako helbururekin.
Edonola ere, halako epaiketa hauek hurrenez-hurren ari dira ezertan ez gedatzen, hutsean-putzean zirela ondo asko erakusten, ezin arinago zein aldrebesago asmatu zutela agerian uzten, Estatuaren ezker abertzalearekiko gehiegikeria nabarmentzen. Ez al zuten aurreikusi galdetzen diot nire buruari, ezin zuten asmatu gehiegikeriak gehitu ahala egiazko kaltea Estatu eta batez are Justiziaren sinesgarritasunari egingo ziotela. Baliteke ETA azkenetan egotea, seguru asko eta bazen garaia. Baina inondik ez ezker abertzalearen indarra edota barne kontsumorako argudioak, bere kidekoek ez baitute inolako motiborik edo akuilurik euren ikuspuntu politikoak bertan behera uzteko, berplanteatzeko menturaz. Estrategikoak aldatuko ote zituzten, auskalo, bidean, ekinean daudela ematen dute; baina badiot, estatuak eman dizkio motibo franko Espainarekiko atxikimendua, edo gutxienez estatuaren antolamentu demokratikoarekikoa, gero eta murritzagoa izan dakien. ETA erabat baztertu, isolatu eta ito bitartean Estatua ez ari da inolako ahaleginik egiten abertzalegoa elkar bizitzeko gutxieneko akordio demokratiko behin-behinekora molda dadin. Ondorioa laster jakingo dugu, noski, oztopoak oztopo zein ekinaren ekinez hauteskundeetara aurkezteko parada izan bezain fite.
Ez dut berba egingo azken egunotako atxiloketen gainera, ez eta ETA eta enparatuek aurrepaso berri bat ematen duten aldiro jarraian suertatzen diren guztiez. Alabaina, eta Espainako Justiziaren beste hainbat arlotan ia egunero entzun edo ikusten dugunarekin batera (horra hor Murzian gertatutakoa), ezingo dugu esan estatu horen gaur egungo osasun demokratikoa oso ona denik, eta somatu somatzen dugu besteek behintzat Estatuaren egin guztiotan mendekua antzematen dutela gero eta nabarmenago.
Ez dago, ez, aspaldi honetan euskeraz behintzat sarrera atsegin edo barregarri asko egiteko aukera handirik, dena begitantzen zait-eta oso kezkagarria.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario