martes, 25 de enero de 2011
UZTARKETA LOTSAGARRIA
- "Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa hiritarren artean lehenbailehen berreskuratzea, (...) argi eta garbi salatuz nazionalismo biolentoak -euskaldun askoren urruntasuna eraginez- sortarazten duen identifikazioa".
- "Bada eginkizun premiazko eta oinarrizko bat, hau da, bultzatzea euskarazko kultura bat guztiz demokratikoa eta inolako oniritzi, tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede totalitarioekiko, horrek, bestalde, pertsona askok euskara eta euskal kulturarekiko duten atxikimendurik eza ekarri baitu".
Ai ene, lehendakari jauna, Patxi maitea, zu zeu zara uztarketa ezbidezko eta zeharo murriztatzaile hau egin duena, zu zeu zara euskaldun bakezale, demokratiko eta askotan ere ez abertzaleoi irain egin diguzuna hainbat euskaldunek bakearen eta demokraziaren aldeko egindako euskalgintza erdainatuz, zu zeu zara Axular, Aresti, Atxaga, Lete eta hainbat eta hainbat euskaldun egileren emaitzen zilegitasuna kolokan ipini berri duena, zu zeu zara hainbat erdalzaleren euskararekiko ezinikusi zein aurreritziak taxuz onetsi egin dituena halako adierazpenekin, zu zeu zara behin eta berriro euskararen mundua errotik ezagutzen ez duena, ezagutu nahi ez duena, itxurak bakarrik egiten dituena inolako benetako atxikimendu borondaterik gabe, zu zeu zara euskara ETAren eta haren inguruaren ondare ziplo bilakatu duena. Milesker euskara halako gisan plazara atera izanagatik, ni banoa edonora botaka egitera...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario