viernes, 7 de enero de 2011

ILUNPEAN ONDORIOZTATUTAKOA


Gabeko hamabixak aldera ogean nengoela argixa juen zan ustekabian. Ilunpian gedatu innintzen. Bentanaraino hurreratu eta ixa kale osua bardin eguela konturau nintzen. Orduen, bapatien, ilunpian, ze ein ez nekixela, mobilai eutsi eta ixetu zeozer ikuste aldera. Ez argirik, ez telebisiorik, internetik edo frigorikikorik. Komunera juan gura neuela ixa itsuen, bestelan ogean bertan in biher, benetan aztoraturik eta batezbe amorraturik. Gerora ogera bueltau, mobilan argixa ebali sikieran behintzet apurtxo bat irakurtzeko eta holan hiru ordu edo geixo pasau arte.

Argi barik, familia barik, etxien bakarrik, bape gustetan etxaten nobelatxo bat irakurten, gogoeta eiteko denbora sobera, tokian-potian ogetik jeiki bentanatik kalera begiratzeko, ixa dana be ilunpian, haseran sirena hotsak nonbaiten mozkorren baten karraxiak, gero itzelezko ixiltasuna, inorbez kaletik zihar, benetako sensaziño arrarua, mendez oker banengo lez, Ertarora bueltatua beinepein.

Eta gogoeta in neuen, polito gainera, eta hara zera argitan atara neuen ilunpetik, etxatela bape gustetan ilupian bizi izatia, elektrizidadian premina neukela halanbeharrez, telebisio, irrati edo internet moduko tramankuluek ikaragarrizko konpania eitenustiela, beharbada familixak beste, gabetan irakurtzeko be ganorazko argi bat biher neuela begixek hainbeste ez itsutzeko asmotan, XXI mendea gogotik maite neuela bere aurrerapen teknologiko guztiekin, argixa bueltau orduko aitaturiko tramankuluok gutxiao ebaliko nittukela baia askoz hobeto eta formalago, betibe benetan maiten dotela ahaztu barik, lehentasunak lehentasun, XIX mendean egonda hau guztiau premiazkue begitantzen jat, baia ni neu be moldau biher naz garai barrixotara, aurre in biher dotziet garai barrixei garaixok eskeintzen dostien aukera guztiekin, horrexegatik be erabaki neuen honezkero, gaurgero, batuan bakarrik eingo dotela, hori baita eskolan eman didaten tresna halako gauzetaz jardun eta jorratzeko, hori baita tresna bakarra hizkuntza hau behingoz eta benetan salba dadin.

Baina egia ere esango dut, metafora hau asmatu dut DIARIO DE NOTICIASen Gontzal Mendibilek hildako Sabin Intxaurragaren omenezko gutuna irakurri eta gero. Polita Zeuliko berbatia, oso goxoa, baina hain gatxa, hain irakurgaitza, ezen behin berriro batuaren ezinbestekotasuna ohartu egin baitut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...