sábado, 1 de enero de 2011
MALDAN BEHERA NARRIAZ
Maldan behera narriaz bota didate haurra bospasei bider Ama Zuriaren Enparantzan jarri duten txirrista luze irristakorretik. Pozarren zegoen gaixoa, ni bezainbat bera ikusita eta bestehainbeste behekoan zain zuen ama. Narriaz beheraino iritsi, jausi eta ziztu bizian goraino itzultzen zen nik behin berriro narriaz jeisteko txartela eman niezaion.
Gogoetatsu geratu naiz gaur bezalako Urte Berri Egun batean. Maldan behera doan
ene semeak eta gozatu ez ezik, behin eta berriro ekiten zion, jotake gurasoak aspertu arte. Ez zen nekatzen, berdin zion noizbait min hartzeak edo goraino iristeko zegoen ilada gero eta luzeagoak. Baziteken kemenaren metafora hutsa, baziteken ere ustekabez eman nahi zidan mezua, ez etsi, ekin ta bultza beti aurrera...
Egia esango dut, jokabide hori beti izan dut gogoan, nere egin nahi izan dut, nik uste ere adorez ekin diodala edozein betebeharri, merezi bazuen behintzat, ez baldin bazen inposaturik, bestetzuek aginduta edo. Gogoan izan dudan guztiari eutsi izan diot beti-beti, sekula ez dut amore eman nire ametsen gauzatzean, nola edo hala espero ez nuen baino gehiago lortu dut. Baina ezin dut esan amets oro bete dudanik, ez behintzat afizio nuena ofizio, ogibide sikieran, bilakatzerakoan, ondo baino hobeto jakinda ere zer-nolako zaila zen, edo ia ezinezkoa. Beharbada ez zen nire benetako asmoa, ez nuen posible sinisten, baina bai akaso irrikitan nuen oinarrizko eskerron bat, nire emaitzaren araberako arrakasta bat, xumea, apala, baina egindako ahalegina nolabait gogobetetuko zukeena.
Ez da posible izan, ezta gauzatu inondik ere, errua badakit nirea dela oso neurri handi batean gauzak agian ondotxo egin ez ditudalako, gaizki hautatu egin nituelako nire aukerak, okertu nintzelako bitartekoekin, jakin izan ez nuelako nire lanak behar bezala taxutzen, arinegi egin nuelako dena.
Edonola ere, guk egiten dugu gure bidea, gainontzekoak dira soilik bidera sartzen zaizkigunak, asmatu behar dugu hauek nola saihestu, zeintzuk hautatu bidaide, nor bilakatu lagun, etsaia, egotekotan, non dagoen beste hainbeste.
Ez dut asmatu eta somatzen dut nire ametsetan noala maldan behera, ez dela izango beste aukerarik, dena aldatuko dela errotik okerrenera, ez dudala gainera orain ari naizen bezala kexatzeko eskubiderik, beharbada ez naizela uste bezain baliagarria, ez dudala ezinbesteko talenturik, ametsak handiuste hutsak zirela, urte berriarekin ametsak alde batera laga eta ganorazko jardun bat bilatu beharrean nagoela, bizitzeko oinarrizkoaz haragoko zeozer asmatu auskalo zer. Maldan behera narriarik gabe, horra hor nire aukera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario