sábado, 22 de enero de 2011

HOTZAKILIK




Hau da nire kerik gabeko lehenengo asteburua pintxoerrian. Lehendabizikoz be sartzen nazela taberna batera pintxo-pote bat hartzen eta ez dodala ke kiratsa hartu behar. Pozarren, estraineko aldiz be pintxoen usaina zein gustua goxatu daiket, ardaua be lehen baino goxoagoa begitantzen jat, eta zer esanik ez geuren jantzien kontura, dana primeran, aspaldiko partez gustura gaoz gu be taberna baten umeagas ta guzti. Jakin, badakitx etxakela bare gustauko erretzaileei, ez dost ardura, bazan garaia erreketan ez dogunok kontuan hartzeko, pasiboak bai, baia ezelabez etsiak.

Hori bai, Gasteizen zaozela badirudi erraitzaileak pairatu behar dabena benetako zigorra dala, gaur goxean kale gorrian erreketan baebizelako egundoko hotzak janda. Gaixoak, hamen inoz ez lez kaleko berogailu famatuak premiazkoak ei ziren. Gutxi ikusi dot, oso. Nik uste legia indarrian sartzerakoan eguraldia oso epela zala, horregatixe ez dittue ipini gura, jentia edozelan moldaketan zalako tabernetatik kanpo erreketan, beharbada asmatu egin dabelako beste plazer barri bat, kafesnean beroa, zigarroan lasaitua eta hotzikararen akuilua atsedenaldia arin-arin bukatu eta lanera bueltatze aldera. Badirudi oraingoz ostalaritzari kalte egindako datuen gorabehera dakigula, laster ostera asmatu ahal izango dogu lege barriak ekonomiari egindako balizko onura, noraino igo dan produktibitatea legeari esker, duda barik gaineratu behar izango guzkiena geure agintariek laster erakutsiko doskuen pozaren pozez eta agian be hainbat edo betiko guzurrez batera be Osakidetzaren emaitza ezin hobei.

Bestalde, kalian barrena gindoazela, hotzak tragetan baina halan eta guztiz be eguzkipetan, umean gurpil-aulkitik tiraka, Alde Zaharrean gora eta behera, gero eta itxurosoagoa dan ene alde zaharretik zehar inora ez ailegatzeko, noraezean, Pasatu ein gare betiko tabernazulo, dendamoda edota bizi osoko txiriboga ugerdo edo abandonatuetatik. Badoia aurrera bai alde zaharra berpizteko egitasmoa edo dana-dalakoa, apur-apurka baia etengabe, negozioa barri eta itxurosoak, tabernak beste hainbeste, etxe-berreraiketak, danetarik auzoa behingoz berpizteko asmoz, ea benetan falta jaken suertea daukien, bazan garaia gasteiztar asko eta askok koxkortu eta bihotz-bihotzez maite dogun auzoak ilunpetatik argitara urte daixen, aspaldiko herdoila kenduta inoiz ez lez dirdir ein daixen. Eta horretarako be, besteak beste, grafitti pila eta ikaragarri txukunak, niri behintzat holan begitantzen jat, aspaldiko etxaurre zahar eta zatarrak estaltzeko aparteko ideia ona, primerakoa, alde zaharreko sasiko ertaroari nolabaiteko kutsu moderno, gazte edo alaia emuten dotzena.

Hotza, jente gehienak ez dau maite, hotza eiten eben, asko gainera, haxeak berak musu-gorrian gogor jo ez eze, gogoa be, edozelakoa, ebakitzen eben, nonbaiten babesteko etengabeko erreguei jaramon eginez taberna batera sartu, derrigorrezko ardau ondua zein pintxoa eskatu eta orduan bai, hotza zenbateraino lagun dodan gaurko moduko gox hotz eta zorrotz batez benetan goxatzeko ondo baino hobeto jabetu nazen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...