lunes, 10 de enero de 2011

SUGEAREN HATSA


Eta Sugeaz? Egingo al dugu berba Sugearen iragarkiaren kontura? Ez dakit ba nik, baden ala ez esperoan genuena, ez dit ere ardura. Ematen zuen besterik esperoan izatea gehiegi zela Sugearengandik, miztoa ez erabiltzea agindu diezaguke, baina ezinezkoa begitantzen zaigu berak bere miztoa ziplo erauztea. Badakigu ere bestetzuek agian gehiago espero zutela, ala ez bazuten horrela espero, itxurak behintzat polito egin dituzte gaurdaino. Orain guk espero dezakegu hori ez zela esperoan zutena esatea, haiek nahi zutela sugea sugandila bilakatzea, ez dela nahikoa eztena behin berriro ez erabiltzea. Nik uste holakorik eskatzen diotela ondo asko dakitelako sugeak ezin diola suge izateari utzi, beharbada ez zaio askori ere komeni, gorroto zioten sugegorriari eztenka egiten zuenean, badute ere motibo franko mesfidatzeko eta eskubide osoa sugea akabatzeko. Hala ere, beldurrak nago ni behin sugandila bilakatuta artean ere lehen baino pozoitsuagoa ote zeritzoten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...