lunes, 24 de enero de 2011

URGELLKERIAZ


Orain dela hainbat sarrera gai berberaren kontura idatzi nuen erdaraz berria euskaraz leitu edo egin nuelako. Gaur berriro, goizean euskaraz irratitik entzun eta gero, zeozer idatzi beharrean nago, izugarri aztoratzen bainau betikoen aldetik hainbeste petralkeriak edo itxurakeriak, zenbat saio alperrikakoa, mediatiko hutsa, jendartean inor baino buru zabalagorik geratzeko asmotan. Asma dezagun menturaz badagoela herri batean eliza batere maite ez duen nire moduko ateo amorratu bat, egunero egundokoak esaten dizkiola herriko apaizari, egunero ere inolako jaungoikorik ez dagoela lau haizetara aldarrikatzen duena herkide guztion aurrean, noizean behin ere elizaren hormetan Aita Saindu eta bere Elizaren kontrako pintadak egin ohi dituena. Orduan, halako batean, herriko abadeak berak, egundokoak entzun edo jasan eta gero, apaizjale horri eskeintzen dizkio borondate onez eliza eta bere ofizioa ateoaren semealabek jaunhartzea egin zezaten. Zer generitzoke abade jaunari: saindua ala baboa?

Gero gogora datorkit, bai, aldeak alde eta badakit nik aldea berebizikoa dela, Ibarretxeren garaietan, Legebiltzarreko biktimen aldeko batzordean eratu zenean zer-nolako kalapita sortu zen Josu Ternerna batzordekide izendadu zutenean, eskandalu ederrea, guztiz bidezkoa, ni neu ere erabat asaldatu nintzen halako izendapenari irain usaina zeriolako argi eta garbi. Baina tira, aldeak alde eta beti, etengabe, lehenego bidetik inorantz ez.

Eta behin berrio gogoeta egiten dut: zer nolako aholku eman lezake euskararen biziraupena bost axola zitzaiola esan zuen gizabanakoak, ba ote du eskubiderik euskararen aldeko edozein batzorderen kide izateko denon zerga-isunen kontura? Auskalo, badirudi Urgellenena ikaragarrizko buru zabaltasun keinu/adibide/ariketa bat izan dela, eta baliteke ni bezalakoak ez garela uste eta saiatu ere bezain buru zabalak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...