sábado, 29 de enero de 2011
EKARRI BERRIA
Galdetzen dio Kepa Junkerak bere buruari: Noiz ulertuko dute niretzat Amuriza Saramago bezain garrantzitsua dela? Eta galdera ezin zuzenagoa: sekulasantan ez.
Ez dute ulertuko, ez dute nahi, ez dira ere ulertzen ahalegingo ondo asko sartuta baitute kasketean geurea, hau da, euskalgintza, bigarren edo hirugarren mailako kultura dela, "aldenoa" deritzote asko eta askok, ezta serioa, benetakoa, abertzale odolzale bakan batzuen baliabidea baino euskal gizartea menderatzeko asmotan.Herri txiki eta egoskor baten hizkuntza kaskarra, zatarra, alperra, terrorista lehendakari jaunak ondo baino hobeto azaldu bezala ezer ez zekienarendako. Gehiegikeria, nik ia egunero halakoak entzuten ditut Asturias edo Madril aldean euskararen kontura. Katalana eta galegoa benetako ele ia duintzat hartzen dituzten, noski, zer bestela, hizkuntza erromantikoak dira eta nola edo hala uler ditzakete, edo gutxienez gertuko begitantzen zaizkie. Euskara ez, euskara bitxileria hutsa dela, askorentzat anakronismo garbia, neolitiko berbeta, euskal biztanle gehienek hitzegin ere ez dutena, hain zaila da-eta, hain itsusia behin eta berriro aditu behar dudanez. Gainera, euskarak zentzurik ez duela diote, ez behintzat gaur egundo mundu globalizatuan, ez du beraz inolako zentzurik halako tresna zatar batekiko atxikimenduak, saiatzea bere biziraupenean benetako eta alperrikako diru-jorra da, badirudi etorkizunari begira egon beharrean iraganera ari garela, neolitikoraino hain zuzen.
Eta okerrena, halako erdeinuzko edo sikieran mesfidantzazko iritziak kanpoan barra-barra entzun bai, baina geure artean ere edonon eta edonoiz entzun daitezke hainbat euskaldunen ahotik, gurean ere, kontrakoa uste izan arren, badago jende pilak euskara gaitzesi, gutxietsi ez ezik, etsai ere duena, oztopo bat bere bizian hor noizbait behartu egin zutelako ikastera, hau da, ingelesen ordez edo, nahiz eta gehienok gehienetan ere ez bata ez bestea ere dakiten, hizkuntza askatasuna elebakarrak segitzeko omen da, bertakoa mesprezatzen dut, baina kanpokoa ere berdin dit guztiz kontrakoa esanda ere, ni, jakina, itzelezko kosmopolita naiz-eta, mundua da nire aberria azaletik bakarrik, edo telebistatik zehatz-mehatz esanda, ezagutzen badut ere, euskara bezalako hizkuntzek ez dute ezertarako baliorik, noski, zurea ez delako, maite ez duzulako, eta baliteke munduko eskubide osoa horrela pentsatzeko, baina konturatu ere ez zara konturatu halakoak botata zure auzokoa mintzen edo mesprezatzen ari zarela, ez diozula zure auzokoari inola begirunerik erakusten, eta gizarte batean bizi izan ezkero nik uste zu bezalakoak ez direnak ere aintzat hartzen ikasi behar zenuela. Baina, tira, badira oso buru zabalak direnak euren pentsa/ikusmoldeekiko, gainontzekoenekiko ordea...
Ez gaituzte maite euskaldun, ez digute euskara ederresten, ez digute geurea aintzakotzat hartzen, ernegarriak gatzaizkie maite eta batez bakarrik uler dezaketen euren aberriaren uniformitatea nola edo hala kolokan jartzen dugulako, haietariko asko eta askok gurekin batera estatu honen aniztasuna aldarrikatu ohi zuen, hala ere, egiazkoan, senatuan gure kalamatrika entzun behar dutenean, ez zaie atsegin, gehiegikeria begitantzen zaie eta gainera dirua aitzakia. Bagaude Espainaren ditxosozko aniztasunean sinesten dugunok, onartu ez jakin badakigunok Españaren benetako muina aniztasun hori dela, badagoela hizkuntza nagusi bat, kultura zabalago bat gazteleraz egindakoa, geurea ere dena, baina beti ahaztu eta are gutxiago baztertu gabe gainerakoak, bertakoak ere baitira, ez banaka batzuen matraka auskalo nortzuk izorratzearren.
Hori dela eta, hau guztiau kontuan hartuta, eusko jaurlaritzako kultura sailburuari azeria oilategian sartu izana lepora dakioke, baina aldi berean ere onartu eta eskertu behar genioke gure hizkuntzara egindako ekarria, hitz berri bat, ergel hitzetik hartuta, babestu eta zupertu nahi duzunari buruz aholkuak emateko zinez hori guzti hori gorroto eta mesprezatzen duena batzorkide izendatzea: URGELLKERIA.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario