viernes, 23 de diciembre de 2011

BADATOR, BADATOR.... EGUBERRI ON!!!



Aitortu beharrean nago aurrenekoa makal-makala begitandu zitzaidala orain dela bi urte Mr.ekin ikusi nuela, asperagarria zenbait tartetan oso, agian gehiegi haurren ikuspuntutik, gidoiak jirabueltaka ari zela ematen zuen, eta marrazkitxoak, zer esango, nik behintzat ez ditut oso gogoko, baina hori, jakina, gustu kontu hutsa da.

Edonola ere, aurten bigarren filma dugu, badirudi Olentzerori aurre egiteko beste pertsonai bat sortu dutela: Iratxo. Ondo ba, oraingoz nik ez dut ikusteko inolako gogorik. Gurean egindako filma omen da, baina hori al da motibo franko askotxo gogobetetzen ez zaituen zerbaitekin gogaitzeko? Jakinminak eraginda agian bai, baina kosta egiten zait egundokoa haur filmak ikustea ez baldin badira eginak helduek goxa ditzagun, hau da, ez baldin badute gutxieneko umore edo xarma bat denok goxatu dezagun, haurrak zein helduak.

Olentzeroren hau ez dakit, niri ordea aski zait Gabon zoriontsuak eta Urte Berri Ona blog hau irakurtzen duten lau katuei opatzeko, gaur baita Olentzero gure herrietara iritsi ohi deneko eguna, gaurko egunez atera ohi dituzte herrietako agure bizartxuri xelebreenak baserritarrez jantzita herriko haurren atseginerako ala agian izurako, auskalo! Nik ikusten dut nire burua txikitan, Heidiren aitajauna bezalako agure bat nigana datorrela zahatoa eskuan eta saku bat bizkar gainean, eta ez dakit ba nik deardaka ihesean egin ez banu, nire gurasoek ezezagunengandik alde egiteko aholku edo agindu egin baitzidaten beti.

Gaurkoan ere haurren lehenengo Gabon jaieguna, behin berriro lantoki dudan etxean potrojorran, ez bada ezodein huskeriagatik oihuka bada negar zontinka edo. Zorionez badator Olentzero, eta hau aitzakia hartuta mozkorrontzi honen xelebrekerien inguruko ipuin berezi bat asmatu egin dugu Mr eta biok. Nik gidoia taxutu dut bizpahiru minutuz, nik uste nahiko semeak ordea marrazkitxoak egin behar ditu, espero dut gutxienez harik eta Errege Magoak etxetik azaldu arte lanpetuta egotea.

Dena dela, bihoakie Gabon agur hau noizik behin, tarteka-marteka, irrifarretxo batez edo beharbada sudurra zeharo zimurtuz ere bai, irakurtzen didaten lau katu lagunoi...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...