domingo, 18 de diciembre de 2011
BENETAN SUMINTZEKOA
ARGIATik hartuta, benetan gogoetagarria suminduen zenbait aldarrikapen aintzakotzat hartzerakoan, batik bat euren bizi-mailari eusten jarraitzeko hainbat eskakizunetan erreparatu ezkero, kexu baitira, bai, gaur egungo egoerak euren orain arteko bizi-maila nolabait dexentetxo murriztu edo egin diela, baina, ia inoiz ez dute/dugu kontuan hartzen gaurdaino gozatu ditugun hainbat eta hainbat gauzaren oinarria nondik datorren edo zertan datzan, hots, nortzuen bizkar eraiki dugun gure mendebaldeko sasiko aberastasuna:
Irudi honek aberasten du Crisis Energética webgunean Pedro Perez Prietok plazaratu Un mensaje a los indignados occidentales artikulua. Beste bi erakunderen logoak ageri ditu: CientÃficos por el Medio Ambiente (CIMA) elkartearena eta Pik Oilaren ikerketan liderra den ASPO erakundeak Espainian ordezkari daukan Asociación por el Estudio de los Recursos Energéticos (AEREN) delakoarena. Kontsumitzaile handienak AEB-Kanada, Errusia, Japonia eta Europa dira. Nabarmen geratzen da herrialde baten Barne Produktu Gordina, estu lotuta dagoela energia kontsumoarekin. Ñabardura azpimarratzeko, energiaren erabileran bakoitzak lortzen duen eraginkortasuna begi bistan azaltzen da bi datuak alderatzean: Txina, Errusia eta AEB-Kanadak efikazia kaxkarrez xahutzen dute energia. Aldiz, bi parametroek erakusten dute argiki Asia, Afrika eta Indiak bizi duten bazterketa ikaragarria.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario