sábado, 24 de diciembre de 2011

OPARIALDIA




Baleike merkatua izatea, baina ni bezalako asko eta askorendako ezer baino lehen urteko amesgaiztorik potoloena da.

Oparialdia. Kalera bilaka irten behar, jende oldean murgildu, dendarik denda ibili behar, sakela hustu, zure ekonomio zapuztu, gainerakoei huts eman eta batik bat entzun beharrekoak. Gorroto bizia diot beraz opari egiteari, batez ere niri edoze oparitzeari.

Opariak oso pertsonalak dira eta egin behar izatekotan elkar maite dutenen artean soil-soilik egin beharra dago, bestela oso bestelako zerbait bilaka daitezke, sarri askotan egiazko irainak, egiten dizunak izan dezakeelako ezkutuko asmo bat segun zer opari hautatzen dizun, gehienetan zertxobait esan nahi baitizu oparitxoaz, nor edo zertan zaituen, askotan ere zer nolako den bere zureganako estimua. Opariak, beraz, benetako arrisku larria izan ohi dira senitartekoen arteko ezinbesteko bakerako, benetako torpedoak elkar-eramate lasai edo zuhurrerako. Jakina, senitartekoen artean beri egoten dira gorabeherak, aspaldiko kontu zaharrak kitatzekoak, baina baldin badira ezkon-senideak? Ene, orduan gauza larriagoa omen da, orduan gogor eutsi behar diozu zure egonarriari haiek bai ezagutzen ez zaituztela, bai zeozer esan nahi dizutela euren oparitxoarekin, gehienetan soberan zaudela edo, konpromisu hutsa zarela, inoiz aintzakotzat hartuko ez zaituztela.

Hori dela eta, espero dut -hemen Oviedon Olantzero ez datorren aldetik, Coca-Colaren Gabon ordezkaria baino-, Laponiako agure bizarzuri tripahandiak nirea ahaztu izana edo gutxienez aurten oso iraingarria ez izatea, derrigorrezko txorakeria eta kitto.

Tira ba, ezta harritzekoa hain erne ibili beharra kontuotan, opariak Gabonetarako elkar bizitza behartuaren eginkizunetariko beste bat baizik ez baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...