domingo, 18 de diciembre de 2011
ITXURAKERIA
Nahikoa al da, zertarako???? Eraiki nahi dugun pakea justua izan dadin???? Gertatutako guztiaren egia kontatzeko? Nork bere egia kontatuko du, jakina, nork bere hamaiketan jarraituko du denok ondotxo baitakigu oraingoz behintzat ezker abertzalearen aldarrikapen gehienetan zer-nolako itxurakeria dagoen, zein den bortizkeria gaitzesteko euren benetako zioa edo zergatia. Badakite euren helburuak lortzeko ez dagoela bide orain arte bezala jarraitzekotan, zeozer egin behar zutela euren borroka bideratzearren, oraingoan ustezko bakearen bidetik, armak utzi baina eman barik, betikoen zaintzapean. Ez zaie inondik somatzen ETAren biktimekiko egiazko damu edo errurik, behar dute jendartean atzo egindakoa bezalako komeria bat, baina egunerokoan ondo asko erakusten dute zeintzuk diran gogoan dituzten biktima bakarrak.
Eta gainera, prisa dute, hori dela eta antzezten dituzte halako komediak ahalik eta azkarren, beharrean daudelako estrategia berriari behar bezala eta batez ere inolako eragozpen legalik gabe edo ekiteko. Baina, non al dago biktimei luzaturiko barkatze eskakizunarekin batera ETAren indarkeria behin eta betiko arbuiatzeko ekitaldia? Non al dago hiltzaileon erabateko kondena inolako ñabardura edo aitzakia barik? Non al daude ezinbesteko meaculpak? Non al dago hiltzaileok lagundu eta goraipatu egin zituztenen egiazko lotsaizuna?????????
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario