jueves, 8 de diciembre de 2011

OIN EDERRA


Ikusi berri dut bideo hau eta, publizitate hutsa dela jakinda ere (ez dut uste nire blogeak inolako eragina duenik ezer saltzen laguntzeko), aitortu beharrean nago liluratu egin nauela, ikaragarri polita eta originala begitandu egin zaidala Arabako Errioxan errodaturiko spot txukun hau. Bertan azaltzen da domino moduko ardo botilazko katea bat, erreskadan jausten direnak Kantauri Mendilerroaren itzalpean eta mahasti artean.

Bestalde, esan behar aspaldi ikusi ere nuela bideo hau errodatzen ari zireneko beste bideo bat non delako dominoa zelan prestatzen zuten erakusten zen, gauza benetan interesgarria, orain arte ez baita horrelako publizitate asko egin bertako ardoak saltze aldera, bazirudien Arabar Errioxako ardoak berez edo saltzen zirela inolako languntza edo bitarteko barik.

Tamalez, edo zorionez, auskalo, garaiotan hau bezalako publizitatea gero eta ezinbestekoagoa omen da ardo baten izean atzerrian ezagutarazteko. Horretarako ere orginaltasuna premiazkoa da, eta baldin badator arte edo edertasunarekin bat askoz hobeto, txalotzeko modukoa.

Dena dela, Torre de Oña bezalako kupeldegiek badute ahalmena hau bezalako kanpaina bati ekiteko, ea noizko txikiek ere, ABRAren bitartez noski, gaurdaino egindakoa baino zerbait original edo eraginkorragori eusten dioten. Eta bai, badut gogoan berriro ere Jorge Fernandezena, nire aspaldi hontako obsesioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...