jueves, 29 de diciembre de 2011

PORROTAREN EPIKOTASUNA





Oro har ez dit batere ardura inolako zein inongo futbol selekzioak. Atsegin zaizkit, ordea, polito jokatzen dutenak, egia esan gozatzen dut izugarri Mundialekin eta abar. Hala ere, aitortu beharrean banagoela potroetaraino aurtengo txapeldunen kontura, banagoela asper-asper eginda Gorriaren inguruko egindako kanpaina patrioteroaz, badirudi nola edo hala, edonoiz eta edonola, komunikabideek zein politikariek milaka bider aldarrikatuz, Gorria goraipatzeko zein eusteko behartuta gaudela. Esan bezala, potroetaraino nago. Hori dela eta, eta betiere kontuan hartuta hainbeste gaitzesten dudan patriotakeriaren beste alde bat baino ez dena, bart Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapen ia guztiak gogotan hartu izan nituen, atsegin izan zitzaikidan hein handi batean, enetako futbolarena joko hutsa baita, kolore batzuen inguruan gozatu eta hunkitzearren, kolore horien atzean dauden sentimentuak Gorria babesten dutenenak bezain duinak eta batez ere gogoan/errespetagarriak baitira; neurri handi batean ere nireak baitira, aberri txikiarekiko atxekimenduarenak, hain zuzen. Ez dituzu ezertan zure egin behar, besteak estimu handiago merezi baldin badizu, ondo ba, zure aukera da, ene ustez hor baitatza guzti honen muina: sentimentuak eta aukerak. Bestelako jarrerak edo pentsakerak, zer sentitu edo hautatu behar duzun esan edo agindu nahi dizutenak, erabat arbuiagarriak begitantzen zaizkit, nazka eta guzti ematen didate, errotik errefusatzen ditut, eta batik bat guztiz kontrakora bultzatzen naute, beti aurkakoaren alde egitera ustez nireak direnen ordez.

Edonola ere, atzokoa jaigau eder eta batez ere zirragarria izan omen zen, berdin dit abertzaleona edo agian ni bezalako tarteka-martekakoenak ere bai, badugu noizean behin, urtean behin antza, gure ustezko edo balizko herritartasunaren betetzeaz amets egiteko eskubidea zein plazerra.

Are ederragoa partiduaren emaitza, ezin baita egon porrotekoa baino epikotasun handiagorik, eta baldin bada bere ustezko libertadea berreskuratu berri duen herri batean aurrean guztiz hobeto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...