miércoles, 7 de diciembre de 2011
DIRU LAGUNTZA
Hona hemen lagun batek bidalita Garmendia ministroak Basque Culinary Centerrekoei BOEn emandako diru laguntzaren berri: http://www.boe.es/boe/dias/2009/10/31/pdfs/BOE-A-2009-17246.pdf
Gauza benetan eskandalagarria ondo asko baitakigu, edo somatzen dugu behintzat, delako centerraren inguruko guztiak lagunarteko asunto huts eta petrala ematen duelako; I+D sustatzeko agindua duen ministroak bere herriko zenbait lagunentzat antolaturako txiringito kuttuna.
Ezin ahaztu sukaldaritzaz ari garela, arlo horretan ere I+D delakoa oso garrantzitsua, etorkizunerako funtsezkoa, dela arropostu egingo digutela, batez ere kontuan hartuta sektoreak atzerrian lorturiko arraskata, nola edo hala goi mailako sukaldaritzak aberastasuna ere sortzen duen leloa irentsi nahian. Hala ere, ezin dugu ahaztu ere krisis garaian gauzak oso bestela ikus daitezkeela, badirudiela lehentasunetan lehentasun sukaldaritzarena hainbesterako ez dela, norbaiten kapritxo edo dema pertsonala baizik, badaudela arlo honek baino aberastasun handiago sortzen duten beste hamaika arlo, beharbada ezinbestekoagoak goi mailako sukaldaritzaren emaizak edo lorpenak banaka batzuen eskura bakarrik dauden aldetik. Eta zer esanik ez gaur egun hezkuntzan zein osasuntzan pairatzen ari garen murrizketak aintzat hartuta. Badakusazu Berastegi, Arzak, Subijana eta enparatuen irribarre zabala edonongo zein edozelako pantailan euren centerra salduz eta asaldatu baino ez zara egiten.
Niri behintzat lotsagarria begitantzen zait datuak datu eta guzti emandako diru laguntza hau garaiotan. Goi mailako sukaldaritza gure nortasunaren beste oinarrizko edo ezaugarri bat bilakatu nahi izan digute, denok harro egon beharrean bageunde, eta horrexegatik ere etengabe ari dira listopasatu gutxi hauen onerako lanean gure instituzioetatik, benetan gure herriaren garapenerako funtsezko balitz bezala; gauza benetan deitoregarria, salatzekoa. Nik uste aspaldi idatzi egin nuela goi mailako sukaldaritzaren inguruaren Enperadorearen Jostuna ipuinan bezala gertatzen ari dela. Bada, beraz, garaia norbaitek behingoz enperadorea biluzik doala esan dezan...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario