miércoles, 14 de diciembre de 2011

ZABALLAKOA IRIZPIDE



Irizpide genuen Zaballako presondegi berria eta agidanez niri aitari ez zitzaion batere egokia iruditzen halako kartzela moderno edo ondo antolatu eta ornitua. Egia esan, nire aitari laupabost izarreko hostel bat begitantzen zitzaion, eta horri, jakina, onaterzina zeritzon ere, bertakoak gaizkileak baitira, ez lukete, beraz, ezertarako inolako eskubiderik izan behar. Saiatzen zara azaltzen gaizkileak izanda ere gutxieneko edo oinarrizko eskubideak ere badituztela, eta alperrik, nire aitak sudurra zimurtzen dizu, zer-nolako eskubideak? Esaterako, ezinbesteko bizi-baldintza batzuk eta batik bat behin berriro gizartera aukeran itzultzeko ikasbide bat, hots, ogibideak ikasteko edota euren dohainak garatzeko parada. Baina, ezetz, hor nonbait aditu dutela gartzela berrian piszina eta guzti dagoela, zeozer gimnasio baten inguruan eta auskalo zenbat beste esames. Zuk, ordea, ez dakizu norainoko egia den hori guztiori, eta gainera bost axola dizu, areago, baldin badago igerian egiteko zerbait seguru asko komeni izango zaiela, gartzelan egotea zigor dexente baita nola edo hala, zure kasa ibiltzeko zein edonora joateko libertadea galtzekotan ia dena galdu duzulakoan.

Edonola ere, aitak ez dizu aitzakotzat hartuko argudio hori eta beste, aitak gaizkileak hainbat gogorren edo luzeen zigortuko lituzke euren errua edo pekatua, edozein, gogotik ordain dezaten, aitak nahi du haiek ahalik eta gehien sufritzea pikotan jarrita, behingoz jabetu daitezen gizarteari egindako kalteaz. Ala agian ez, agian azken hone ez dio batere ardura, aitak nahi duena oso bestelakoa omen delako, aitak ez du inondik ere gaizkileok gizartera bueltatu ahal izatea, nagiago du Ertaroan bezala leotzetara botatzea behin betiko, ez baldin bada posible, zilegi, errotik ezabatzea, garai hartan ere usadioa zenez, hau da, urkapean edo borreroaren aizkoraren bitartez; pekatuak pekatu, gaiztakeriak gaiztakeria, gaizkilea pikotara eroatea betidanik oso zigor arina begitandu egin baitzaio.

Izan ere, niri aitari berdin dio bera XXI bizi izateak, bera egiatan Ertaroan bizi baita, sikieran buruz, hots, gogoz eta bihotzez, eta beti-beti bere moduko beste hainbat bezala, gehiegitxo ausaz.

Zer esanik ez, elkarri biraoka bukatu genuen; ez dago giro gizonezko honekin...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...