viernes, 28 de octubre de 2011

BANDRES HIL DA. AGUR ETA OHORE!


Ni goizeko astian txorakerietan eta horra hor konturatu berri naizela Berrian irakurria Bandres hil dela, bai albiste tristea.

Juan Mari Bandres hil da, gaixotasun baten ondorioz
Abokatu ezaguna eta Euskadiko Ezkerreko buruzagia izan zen. 79 urte zituen.

Juan Mari Bandres (Donostia) hil da, 79 urterekin. Euskadiko Ezkerreko agintari nagusia izan zen, eta abokatu ezaguna ere bai. Azkeneko urteetan bizitza publikotik erretiratuta zegoen, garuneko gaixotasun bat zela medio -1997an buruko isuria izan zuen—.

1977an Espainiako senatari izan zen EEtik, eta 1979 eta 1989 artean diputatu, alderdi beretik. Eusko legebiltzarkide ere aritu zen urteetan EEtik. Eurodiputatu karguan ere egon zen bi legealditan —1986an hautatu zuten lehen aldiz, talde mixto bateko kideen artetik zozketa eginda—. 1978an EAEko Euskal Kontseilu Nagusiko kidea izan zen, Garraio eta Komunikazio kontseilari bezala.

Abokatu gisa, Burgosko prozesuan egindako lana da azpimarragarrienetakoa. 1970eko abenduaren 3an hasi zen ETAko hamasei kideren kontrako epaiketa —tartean zen Mario Onaindia, gero EEn Bandresen kide izandakoa—. Nazioarteko oihartzuna eduki zuen auziak.

Frankismoak ezarritako salbuespen egoera batean Almeriarara (Espainia) deportatu zuten, Purchenara.

1982an ETA politiko-militarrak desegin egin zela jakinarazi zuen, eta Bandresek zeregin garrantzitsua jokatu zuen, Espainiako Gobernuarekin negoziazioak eginda ETA pm-ko kideen "bergizarteratzeaz".

1993an PSEk eta EEk bat egin zutenean ere hartu zuen parte elkarrizketetan. 1994an PSE-EE utzi egin zuen eta politika utzi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...