miércoles, 19 de octubre de 2011
MASKARADA
Egun guztia irauten duzu zure kainoari lotuta beldurrak zaitu maskaratu eta inork ez daki nor zeran ez du inporta galant ederra ...
Maskara ezinbertzeko duzu zure aurpegia estaltzeko, batik bat jendaurrean antzeztu nahi duzularik, baduzulako istorio bat kontatzeko, gehienetan gezurra edo dena, eta izugarri ahalke zara zure egiazko burua taula gainean erakusterakoan. Orduan hartzen duzu maskara lotsa nolabait zure musutik ezabatu edo arintzeko asmotan, bertze bat bazina bezala mozorraturik ez baitzaizu hainbertze kostatzen denon aurrean antzesle azaltzea, lotsagabe, maskaraturik ziurrago zaude zure buruaz, bestela inondik ere egingo ez zenukeen pailazokeriari ekitearren.
Tira ba, halako zerbait begitandu zait atzoko nazioarteko konferentzia delakoa, ezker abertzalearen antzezpen hutsa haiek, batez ere haien sokakoek, sinets dezaten aldez aurretik idatzitako gidoia indarkeriari behin betiko uko egin aurretik. Beharrezko zuten, noski, halako komeria ederra, azken bost hamarkadetako bidegabekeriak, sarraskiak, makurkeriak, krimenak aintzakotzat ez hartuta, euren burua ere ustezko edo sasiko gaztazka honetako biktimatzat ere aurkezte aldera.
Beharrezko zuten maskarada haiek eta bere ezpalekoek, betikoek zein behin-behinekoek, bakea ekarri izanaren meritua eskertu nahi dieten pepelerdoek, bereziki azken urteotako ezbeharraren egiazko errudunak zeintzuk diren oso argi ez dutenek, sinets zezaten aldez aurretik ere ondo asko irentsi, bereganatu eta ikur egin duten gezur handia: eraileak eta erailak pareko direla.
Beraiek sinets lezakete soiñ-soilik lelo hori, noski, beraiek bakarrik antolatu egin dute delako maskarada munduak euren bertsioa aintzat har dezan. Baina, alper-alperrik, atzoko argazkietako ia aurpegi guzti-guztiak maskaratuak ziren, berdin dio egiazko maskararen ordez Rufik edo gorbata janzten zuen, berdin dio ere nazioarteko egunkarietan, gutxitan lehen horrialdeetan, maskaradaren berri ematen zuten distantziak zein ezjakintasunak ondo asko itxuragabetua. Berdin dio maskara oso itxurosoa ote zen, gehienok baitakigu ondo baino hobeto maskara hori euren lotsa estaltzeko balio zuela, ez besterik.
Lotsa edo estrategia ere bai, zeren, ezin sinesturik nago ezker abertzaleko guztiak azken urteotan eragindako saminaz damu daudenik, ziurraski garai berrioi aurre egiteko estrategia bakezalea baino ez dute gogoan euren helmugari kosta ahala kosta eusteko, bide berriak jorratze aldera...
Hala eta guztiz ere, ezin ukatu maskara omen da ere pailazo zein gaizkileen oso propioa...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario