viernes, 14 de octubre de 2011
AITOR ERAÑA
Badut oso pena handia ene bihotzean -txantxetan ari naiz, noski, baina agian ez hainbeste- eta hori da gaztetan barra-barra kontsumitzen nituen komikak alde batera utzi izana gaur egun ia erreskadan irakurtzen ditudan liburuez ordezkatutakoan. Erosten dut noizik behin komiken bat edo, edo oparitzen dizkidate hain gustuko ditudala jakinda. Alabaina, gaztetan etengabe irakurtzen nituen, bai aldizkariak -orduko Cimoc, Vívora eta..., ai ene, ahaztu ditut!... enparatuak- zein zenbait album ere. Egia esan, oso komikazale klasikoa nintzen/naiz, atsegin zait delako lerro garbia, agian ez Tintin bezainbeste, ez hain argia puska bat iluna ere bai, Corto Maltesen antzera, ikaragarri maite baitut Hugo Pratten pertsonai handia, lirika dario edonondik. Eta estimatu ere izugarri egiten dut umorezko edozein marrazkilan. Edonola ere, hau guztiau ezta harritzekoa ni bezalako haur eta nerabe gehienen antzera Asterix, Mortadelo, Lucky Luck, Blueberry eta abarrekoen artean koxkortu egin naiz-eta.
Baina aitortu beharrean nago azken urteotan dexente ahaztu naizela jeneroaz, ez dakidala gaur egun egiten den gehiena, zeharo ezezagunak zaizkidala marrazkilan asko eta asko. Ene errua da, ez besterik. Dena dela, modaltzen naiz nola edo hala egunkarietako binetekin eta oso noizean behin El Juevesekoekin edo auskalo, esan bezala, lantzean behin opari ematen dizkidaten komik albumak (azkena Mariscal eta Truebak egindako storyboard luzea izan zen, eta tira, marrazkien aldetik eder-ederra, baina gidoia edo istorioaren arima, funtsa...).
Hau dela eta, beti da poztutzekoa komikagile berri bat topatzea, areago, eta hau jakinda tribukeria hutsa dela ere, baietz ba, badakit eta ez dit axola, nire hirikoa baldin bada. Topatu dut ezustean, komiken bila ari nintzela, Aitor Iñaki Eraña marrazkilariaren lana eta liluratu egin nau. Hau horrela izanda, esan diot nire buruari, blogera!, ezinbestez.
Egile baten lana bezalako aurkezpen txartel hoberik ez dagoenez, hona hemen Erañaren zenbait marrazki mokadu gisa. Eta gasteiztarraz gehiago jakin gura duenarendako honako helbide hau: http://www.diaboloediciones.com/aitor-i-erana/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario