lunes, 10 de octubre de 2011
MANUEL IRADIERREN EUSKALTZALETASUNA
Banuen asteburu honetan berebiziko gutizia Gasteizen Manuel Iradier exploratzaileari buruzko erakusketa ikusteko. Alperrik, saiatu nintzen larunbat goizean nire bikotea hara joateko konbentzitzen, baina. Ez dago modurik elkarbitzaren ajeetariko bat hori baita, zure laztanaren apeten mende bizitzea, eta nireak ez zuen inondik ere erakusketa areto batean sartu nahi. Proposatu zidan arratsaldean joateko. Berriro alperrik haurretaz arduratu behar baikenuen berak ondo asko zekienez. Proposatu zida behin berriro ere domeka goizean, baina ondotxo nekien nik ere zapatu gauean lagunekin parradan irtengo ginela...
Azkenean ez dut ikusi delako erakusketa eta pena ikaragarri eman dit. Halare, gaur irakurri dut BERRIAren Arabako gehigarrian Iradierren biloba Albaro Iradierri egindako elkarrizketa bat, eta bere aitajaunari buruzko ohiko datu interesgarriak-eta alde batera, bazegoen gauza bat zinez txunditu egin nauena:
Ekuador Ginean eginiko lanen artean, euskararen inguruko bat ere egin zuen Iradierrek, zein helbururekin? Kostaldean zeuden hainbat tribu ezagutu zituen, eta gramatika bat egin zuen, euren ohiturak aztertzen ditu, eta euskararekin ere aldetzen ditu hango hizkuntzak. Aretxabaletako apaiz baten laguntzaz egin zuen. Baina azterlana bainoago bitxikera dela esan daiteke.
Bitxikeria esanguratsua gainea, ondo asko adierazten diguna orduko, XIX mendeko burges jatorriko gasteiztar harek bazuela nolabaiteko jakingura edo atxikimendo intelektuala euskararenganako. Benetako euskaltzalea al zen Iradier? Nabarmen dago hau irakurrita, eta beharbada kontuan hartuta bere biografiaren hainbat datu ere bai, euskara ez zitzaiola batere arrotza, areago, nola edo hala oso aintzakotzat hartzen zuelako bere jaioterriko berezko hizkuntza bezala. Ez ei zen noski bere hirikide Baraibar edo Apraiz beste euskaltzalea. Iradierrek ez zekien euskeraz, ez zuen ikasi edo ikertu haiek egin bezala, horregatik atxabaldar baten laguntza bilatu zuen hiztegi alderatu hori osatze aldera, baina hori burutzeko asmoa zein gogoa izatea dexente da Iradier nolabaiteko euskaltzalea zela ordukoz.
Edonola ere, oso adierazgarria parekatzen baldin badugu gaur egun euren burua gasteizar peto-petotzat (petotasun honen aldarrikapen hutsa pentsamolde oso zehatz baren adierazlea dela oso kontuan hartuta ere) duten gazteiztar asko eta askoren euskararekiko jarrera ezkorrarekin, gure hizkuntzari Gasteizen zein Araban arrotz deritzotena. Eta are adierazgarriagoa litzateke ere Iradierren garaiko hainbat eta hainbat pertsonairen euskararenganako jarrera aztertzeko parada bagenu, lehen apaituriko Baraibar edo Apraiz izan baitziren gasteiztar euskaltzalerik sutsuenak, bai, saiatuenak agian, baina inondik ere bakar-bakarrak, ez behintzat gaur egungo politekeria zein herrialdekeriak alde batera utzita orduko gasteiztar burges ilustratu edo jakintsuenek-eta (gure herrialdean arabar askoren euskararen kontrako jarrera edo iritziak, politikeriaz gain ezjakintasunarekin erabat lotuta baitadaude duda izpirik gabe, eta gainera zitalena, ia azkenon ikurra dena, jakin gura ez duenarena hain zuzen ere, badaezpada aburuz aldatu behar duen...) euskara bertako hizkuntza zutela gogoratze aldera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario