lunes, 24 de octubre de 2011
GAIZTOAK ETA ASKOJAKINAK
Bazioen gaur goizean Angel Errok irratitik: oso pertsona gaiztoa esan behar zarela hau bezalako berri baten aurrean pozik ez azaltzean. Eta baliteke, horixe da behintzat gogora etorri egin zaidana hor nonbait denetarik leitu dudanean ETAren agerpeneraren kontura, baina batez ere Mayor Oreja bezalako jauntxo larrusendoari entzun eta gero, oso gaiztoa izan behar zuela tipoak, poztu beharrean gehienon poza edo gutxienez itxaropena izorratzeari ekiten dionean, ETAren armei agurra batere berri ona ez zela behin eta berriro aldarrikatu egin baitu, berria Espainiaren batasunerako erabat zitala zela argudiatuz, hots, bere ikuspuntutik hobe da ETA bezalako erakunde terrorista bat indarrean egotea euskal independentismoak edozelako aukera edo eman aurretik; edo bestela izanda, eta aspaldiko lelo ezagunaren hildotik; Espaina odoleztatua edo izutua nahiago dute apurtua baino. Antzeko zerbait ere sumatu egin diet ETAren behin betiko arma uztearen aurrean muzi egin eta jarraian Zapatero edo PSOEren kontra oldatu egin direnak hauek berriari nolabaiteko etekin politikorik edo aterako dioten beldurrez, nabari zaiela ikaragarri ustekabean harrapatu egin dituela. Tamalez ez dago jarrera horretan ezer harritzekorik, eguneroko saltsa mikatza, pertz ustel barrenean egosten diren gaizki-ulertuak zein korromioak. Gaiztoak dira, bai, oso, gogokoago, maiteago, lehentasun dutelako euren aberri sakratuaren batasuna bakea baino lehen, berdin zaie zenbat lagun beldurraren menpean bizi, zenbat oinaze eta gorroto dagoen kitatzeko gure gizartean; ez dute gustuko delako bakea, oraindik ere erabatekoa edo ziurra ez baldin bada, haiek gogoan duten bezalakoa ez baita: garaipen osoa, bai, etsaiaren ezabaketa erabatekoa kosta ahala kosta, berdin die zenbat min eta noiz arte, haiek zuzen daude, egiaren jabe.
Eta gaiztoetan gaizto ere Martxelo Otamendi, oso artikulu joria idatzi zuena bere egunkarian ETAren historia zein jarduna kosta ahala kosta ere zuritze aldera: Euskal Herriak ETAri zor dionaz. Badirudi hiztzaileekin zorretan gaudela Otamendiren aburuz, dena ez dela guk uste bezain argia edo beltza, onetsi egin behar dugula nahitaez ETAk noizbait egin zigun ekarria, besteak beste literatura, antzerkigintza, kontzientzia nazionala, langile aldarrikapena, ikastolak, euskalduntzea eta alfabetatzea... Jakina hau oso-osorik ez diogula zor ETAri, baina Martxeloren ustetan parte handi bat bai; orduan ba, zertaz kexatu edo zer arbuiatu bidean bizpahiru gorpu utzi izanagatik, hutsaren hurrengoa.
Izan ere, Otamendi jaunak oso gauza bitxia adierazten digu bere artikulutxoan, euskaldunok oso lerdoak edo kaskamotzak garela hain zuzen, zeren eta geureari eusterakoan ETA bezalako gaizkile talde baten beharrean baikaude, ezgauza; katalanei ez bezala, euren hizkuntza zein nazio kontzientziari eusteko gauza direnak armen laguntza barik.
Edonola ere, are gaiztoagoa begitantzen zait artikulua parekotasunetan hasi ezkero. Edo bestela esanda, zer generitzoke Martxelo Otamendi bezalako kazetari bati Mafia edo Al-Qaeda bezalakoen jardun armatua nola edo hala zuritzeko antzeko argudioak erabiliko balitu?
Baina,jakina, zer axola Otamendi eta Mayor Oreja jaunei edonork leporatzea hain tipo buruargi eta batez ere harroak izanda, batez ere kontuan hartuta haiek bezalako listopasatuak direla egiazko bakearen bidea erakutsiko didatenak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario