domingo, 16 de octubre de 2011
STEVEN JOBSEN HAGIOGRAFIAREN AURKA
Bai jakina, ez dago dudarik Steve Jobs gizon aparta izan zela, behinik behin informatikari eman zion iraulian erreparatu ezkero, denetarik sortu eta batez ere saldu egin zuen. Bai horixe, gure bi mendeetako enpresagizon buruargienetariko bat, duda izpirik gabe. Baina, beti dago bainarik bera bezalako gizonengan, hil eta gero hainbeste laudorio entzunda, berataz hitz egiten zuen guztiak bere hagiografiarako harri koxkor bat zekarrela ematen zuenez, ezta harritzekoa berez tipo bihurriak, maltzurrak, ipurterreak garenok horrenbeste etengabeko eta batez debaldeko gorespen aurrean muzin egin izana. Horrexegatik ikaragarri gustatu egin zait SUSTATU.COMen irakurritako Igor Leturiaren artikukua, non, bere burua Jobs larrutzeagatik zuritu eta eta gero, itzelezko egurra ematen dion: Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka http://sustatu.com/1318567456. Artikuloa guztiokin gertatu bezala eztabaidagarria da, baina aitortu behar zaio ezin hobeto argudiaturik dagoela, zorrotz odolzturik, halabeharrez. Leitu nahi duenak badaki helbidea, nik ordea honako laburpena egingo nuke artikulotik beretik ideia nagusiak bereiziz:
Diseinua eta marketina, baina teknologikoki meriturik ez
baziren leihodun interfazeak Macintosh-aren aurretik,
baziren saguak Macintosha-arenaren aurretik
baziren mp3 erreproduzigailuak iPod-aren aurretik,
baziren internetdun smartphoneak eta ukipenezko pantailak iPhone-aren aurretik
eta baziren tabletak iPad-aren aurretik.
Kontrol erabatekoa
-erotikoak ezabatzen dituzte.
-Wikileaks-en aplikazioa debekatu zuten, GKEei donazioak egiteko aplikazio bat ezabatu zute.
-beraien aplikazioei konpetentzia egiten diten aplikazioak ezabatzen dituzte...
-baldintza drakonianoak jartzen dituzte iTunes-en bidez zerbait saldu nahi dutenei,
-zentsura aplikatzen diete AppStore-ko produktuei,
-ezin duzu telefonoa liberatu garantia galdu gabe...
Harroa
-"pornoa nahi baduzu, erosi Android bat",
-"ez dugu Kindle-killer bat egingo jendeak jada ez baitu irakurtzen",
-"Microsoften arazoa da ez dutela gusturik", "Microsoftekin dudan arazoa da 3. mailako produktuak egiten dituztela"...
Igorren artikukua, zer esanik ez, hamaika aldiz mamaitsuagoa da, hauek dira nolabait esanda nondik norakoak. Gizon handi orok baditu bere argi-ilunak, ezinbestean. Hala ere, Jobs hil eta gero, eta hiletak zirela medio, bazirudien denan argi zela gizonarengan, ez zegoela inolako beltzik, badakigu hori oso zaila dela, ia ezinezkoa. Leturiak plazaratzen ditu beltz horiek ikaragarri ondo. Areago, asteotan Jobsi buruz hiz eta pitz ari zirela asko eta askok parekatu egin zuten XIXko Thomas Jeffesonekin, Steve Jobsek ustez sortutako aurrerapen guztiok kontuan hartuz. Nik ordea, eta batez ere Igorren artikuloa irakurritakoan, ez dakit antz handiagoa duen Henry Ford delakoarekin,batez ere bera izan zelako bere garaiko industria errotik irauli egin zuena, Jobsi egozten diotena hain zuzen ere. Eta ez dezagun ahaztu Forden ilunak zer-nolakoak izan ziren...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario