martes, 11 de octubre de 2011
ZER BARKATURIK EZ - ALBERTO LADRON ARANA
Idazleak ondo asko adierazten digu nobelan bertan, bere protagonistaren bidez, alafede, Mankell suediarren liburuak oso gogoko dituela. Hori esanda, ezta harritzekoa egileak berak nobela beltzaren idazte zehatz eta berezi bati gogor eta gogoz eusten diola sumatzea. Eta zeintzuk izan daitezke idazkera horen ezaugarri nagusiak? ZER BARKATURIK EZ nobelari iruzkin egin dioten kritikalari profesionaletariko batek ezin hobeto erakusten dizkigu bere dudak edo erreparoak azaltzerakoan:
Nobelan dena berez eta ezinbestez gertatu behar dela irudikatu behar da, kasualitatearen itxurapean agertzen den idazlearen esku jainkotiarrari leku askorik utzi gabe. Baina nobela honen argumentua abiatzen hasten da protagonistak inolako logikarik ez duen gezur bat esaten diolako poliziari. Edo beste era batez esanda, gezur horrek logika edukiko luke baldin-eta pertsonaiak geroko gertakarien berri izango balu, hau da idazleak beste jakingo balu.
Gezurrarena nik uste eztabaidagarria daitekeela, noski. Kasualitarearen eragina akats antzematea ordea nobela beltzaren nondik norakoei buruzko oso ikusmolde zurruna begitantzen zait. Bizitza kasualitatez josita ei dago, ezustea bada izan ere bizitza nolabait bereizten duena. Zer dela eta ez liburuetakoa? Ladron Aranak nik bezainbeste estimatzen dituen Mankellenetan behintzat nabarmen da; zer dela eta ez berean ere? Jakina, oso tipo zentzuzkoa, arrazoizalea, zehatza, baldin bazara baliteke batere gustuko ez izatea, bizitzari eskatzen diozulako liburu honek apika ematen ez dizun logika bat. Nik ordea ustekabeak biziro maite ditut hau bezalako narrazioan, areago, gauzak oso zurrunak, zentzunezkoak, zehatzak, formalak, aspergarriak suertatzen zaizkit halabeharrez; horretarako badituzu Christie edo Doylerenak, alde horretatik txukun-txukunak, klasikoak.
Gero badago beste kritikalari mota bat betikoari ekiten diona, ea hau bezalako nobelak literatura diren ala ez. Hauek bai aspertzen nautela. Ulertzen dut hauek bezalako liburuek zenbaitzuen gogo edo gusto estilistikoak edo inola ere ez asetzea; ni neu ere bila nahi joan izatekotan ez nindukete asetuko. Baina, nik behintzat badakit zer den bila ari naizena Alberto Ladron Aranaren liburu bat eskuartean dudalarik: intriga batez goxatzeko parada emango didan liburu bat, besterik ez, edo agian bai, intrigaz gain pertsonaien deskribapena edo taiutzea zein historiako ingurumariak oso garrantzitsuak dira-eta. Eta bai, hor nonbait, eta nola ez hain istorio luze eta korapilatsuan, somatzen da zenbait hutsune edo ahuldade, badira ere pertsonai batzuk berez askotxo taiutzeke. Baina tira, liburua bukatu dudanean esan dezaket goxatu dudala, batez ere oso euskara txukun edo dotorez idatzitako istorio on bat irentsi dudalako, hain zuzen ere liburuari eskatzen niona, besterik ez, baina aldi berean aski ere, halakorik idatzi ahal idazteko, ni bezalako irakurle bat asetzeko, Mankell baten abilezia edo maisugoa ezinbestekoak baitira, gutxi gurean Alberto Ladron Aranaren parean, ez baldin bada handiena bere arloan, nobela beltzen zaleen artean duen arrakastari erreparatzekotan, noski.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
Ados esaten duzun ia guztian. Ez dakit zertaz ari den kritikari hori, niretzat istorioak logika osoa du eta! Ladronen onena nire ustez!
ResponderEliminarMilesker. Pozten nau noizean behin norbaitekin ados egoteak, guztian ordea ezinezkoa omen da.
ResponderEliminarOndo egon!
nire ustez liburu honek kontatzen duena osos interesgarria izan da eta zoriontzen dut idazlea liburu hau idazteagatik
ResponderEliminarinor badaki nola lortu dezaket liburu hau erosi barik? 21 euro liburu batengatik ez zait ondo iruditzen, hain ona izan arren
ResponderEliminaraze kaka ez didazu ezer lagundu. ez duzu laburpenik egin eta ez det jakingo zertaz doan liburua eta froga penkatuko dut VIVA ESPAÑA
ResponderEliminarAZE KAKA HAU EZ DA LABURPEN BAT EZ DUT FROGA APROBATUKO VIVA ESPAÑA
ResponderEliminarNOSE PA QUE COÑO ME E COMPRADO ESTE PUTO LIBRO
ResponderEliminarMENUDO ROBO DE LIBRO EL ESCRITOR ES UN LADRON
ResponderEliminarLABURPENA ZELA USTE NUEN ZER DA HAU???
ResponderEliminar