lunes, 17 de octubre de 2011

OSPITALEAN GALDURIK


Gaur Oviedoko ospitalean egon naiz, ospitale batean aspaldiko partez eta gainera funtsezko motibo barik, nire bikoteak behartuta tarteka-marteka kexu ari naizelako edozein huskeriaren kontura eta doi-doi traizioz zita hartuta baitzuen nire izenean. Egia esan, ni ez naiz benetako hipokondriakoa txantxetakoa baino, ez ditudala nire ustezko edo balizko gaitzak seriotan hartzen.

Hala eta guztiz ere, bihoa hemendik aholku bat medikuntzarekin zerikusia duen bikote bat duzuenontzat; ez kexatu, ez eta txantxetan ere, ez dute aintzakotzat hartzen, zeren medikuarengana zuzen-zuzen bialduko baitzaituzte nahitaez.

Hori dela eta, goiz osoan gora eta behera irago dut, zoaz hara elektrodoak jasotzera, bestera errainu X plaka bat atera ziezazuten, odolaren banpiroketa ere bai, eta hau guztiau itxaron-gelarik itxaron-gela, nazkatuta, aspertuta, aurrenekoan irakurria bainuen egunkaria.

Baina, ez naiz kexatuko, behin hara joanda badakizu zer doakizun gainera, gehienetan Kafkarenak moduko istoriotxo edo pasadizu bat, ospitaletik beretik hasita, ondo asko demostratuta baitago ospitaleak erakitzen dituzten arkitektoek laberintoen antzera egiteko agindua dutena, benetan txundigarria baita munduko edozein ospitalera joan, publikoetara behintzat, eta zer nolako eskailera, pasillo, bulego, itxarongela eta dena-delako korapilo zeharo ulertezina, zer nolako nahaste-borrastea bialdu zaituzten kontsulta atea topatzeko, zer nolako beldurra erizain mariagintarien hatzaparretan behin erorita, haurtxo bat bihurtuta ezustean, zer-nolako kiratsa itxaron-gelan eta neurri handi batean nire galtzarbeetatik hasita, zer-nolako ondoeza bertarik pasa eta gero, jo behar duzula zuzen-zuzen taberna batera zeozer hartzera edo bestela badakizu hortxe bertan zerraldo jausiko zarela.

Eta oro har, bai trantze latza iragandakoa nire laztanaren errugatik, nik noizbait egindako arrangura hutsalaren erruz. Orain badakit, denetariko minak izanda ere, ixilik egongo naiz badaezpada, zeharo odolustu arte edo, ondo asko gogoratu egin baitut zein den nire zoriontasunaren neurria, hain zuzen ere urtebetez ahalik eta komisaldegi, epaitegi, bankuetxe edo erietxe gutxien bisitatu izana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...