viernes, 7 de octubre de 2011
DEUX JOURS A TUER...
Hona hemen sarean murgildurik topatu dudan Deux Jours a tuer filmearen trailerra azken egunotan benetan tematurik nauena (bart minbiziak jota nengoela eta guzti amestu egin nuen..., zin dagit), behin gogora ekarri eta egundoko gutizia sortu zaidana berriro ikusteko, gozatzeko. Bien bitartean, aldiz, youtuben arakatuz zenbait pasarte edo ikuskatu ahal izan ditut. Hunkitu naute behin berriro, pelikula aparta delakoan bainago, izugarri mamitsua alde guztietatik, ezta komeria hutsa, ez eta drama ere, biziaren kinka oso larri bat ezin hobeto jorratzen duen istorio bat baino.
Trailerrean bertan azaltzen da protagonistak bere amaginarrebari botatzen ziona, besteak beste, ziurraski aspaldi-aspaditik gogoan zuena, baina, jakina, denarekin apurtzeko erabakia hartu arte esatera ausartu ez dena, badaezpada, beti badaezpada min egiten diezu zure aldamenekoei, hauek zu etengabe izorratzen edo nazkatzen egonda ere.
Bestalde, ospatu beharrean nago Albert Dupontel bezalako antzezle ikaragarri ona, azkarra, zorrotza, sakona, ausarta eta batez eskuzabala idoro izana, itzel goxatu egin baditut sarean agertzen diren bere monologoen bideoak, xamur-xamurrak eta batez ere oso dibertigarriak, barre-algarak eragiteko modukoak.
Edonola ere, delako pelikula bai dela gogoeta egiteko modukoa, biziaren hainbat alderdi ezin zorrotzago jorratzen baitu, egunero gogoan ditugunak baina sekula behar bezala jendartean edo azaltzen ausartzen ez garenak, beraiekin nahitaez elkar bizi behar dugulakoan edo. Bagaude inguratuta egiatan maite gintuztenek, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik zaindu eta maitatu behar ditugunak, noski, baina baita etengabe eta edozein huskeria edo txorakeriagatik aztoratzen gaituzten gizanabakoek ere. Pairatu behar ditugu gure aldameneko hainbat sasikumeren ahoberokeriak, gehiegikeriak edo memelakeriak eta den-dena ixil-ixilean inor ez molestatzearren. Badago nazkatzen gaituen ingurune bat, gure egunerokotasunean atxilo gaituena, gizakiez zein egoerez osatua, egunero eta behin eta berriro talka egiten duguna, eta ez dugu ihesbiderik, ez behintzat harik eta minbizia bezalako zeozer terminalak ordura arte gure gainontzekoekiko lokarrietatik askatzen gaituen arte. Orduan, berriz, beranduegia da.
Baldin badago, beraz, mezurik pelikulan, horretan datza, aurre egin behar diogula aztoratzen gaituenari, zinez maite dugunari atxiki bezala, beti beranduegi izan aurretik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario