jueves, 27 de octubre de 2011
EURITARAKO BIZIKLETA
Zertan oinarritzen da I+D delakoa ez baldin bada eguneroko betebeherrei aurre egitean? Horixe egin berri dute bi gasteiztar azkarrek bizikletentzako kapota asmatuta, hotzetik eta euritik babestu egiten du txirrindularia plastikoz egindako estalkiak, baita aise muntatzekoa ere:
Veltop izeneko kapota sinplea bezain praktikoa da lehen begiradan. Bizikletaren eskulekuan eta eserlekuaren azpian oinarria ezarri, eta, ondoren, hagaxka batzuen bidez plastikoa zabaltzen da. Bizikletaren gainean zirkulu erdia osatzen duen estalkia sortzen da horrela, txirrindularia bularretik gora edo burua behintzat —eredu ugari daude— erabat babestuta utziz. «Lehendabiziko egunean ordubete inguru behar da guztia muntatzen. Behin oinarria jarrita duzula, ordea, minutu bat nahikoa da berriz erabili nahi duzunean plastikoa ateratzeko», azaldu du Emilio Garciak. Bi kidek osatzen dute No te enfries enpresa: David Riok eta Garciak berak.
Huskeria? Bai zera! Gasteiz bezalako hiri hotz,euritsu, haizetsu, edo labur esanda, siberiar, batean ez behintzat, hiri txirinduzale amorratua, haatik. Bitxia ordea, oso, ustez lehenago beste inon asmatu ez izana, edo hona ekarri eta oraindio merkatarako ez izana. Baina bada, ordea, oso berri ona, itxaropentsua, antzerako gauza txikietan baitautza neurri handi batean gure eguneroko bizimodua erraztu eta honekin batera gure hirian ingurugiroarekiko maitezarrea zein ardura aregotzen laguntzen diguten asmakizun apalak.
Eta bada ere beste aukera paregabekoago bat kalean zehar zeharo isolaturik joateko, hau da, gainontzeko bizilagunengandik erabat aparte, kaskoak belarrietan jarrita eta bizi gainean kapotaz estalita, honezkero ez duzu izango inolako aitzakiarik inorekin debora berbetan alperrik galtzeko edo bizikletaz ziztu bizian zoazeka ingurukoekiko begiramenduz ibiltzeko; ez behintzat ezusteko automobila gurpil artean harrapatu arte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario