viernes, 28 de octubre de 2011
SANVIATORREKO ARREGI ETA ABARREKOEKIKOAK
Bart Xabier Montoiaren ipuin liburuaren, Fucking Artistsen, Izorratuta ipuina irakurtzen ari nintzen, hain zuzen, eta oso zeharbidez baina dudarik uzten ez duen zenbait daturekin ere bai, aspaldi Txilen atxilotu zuten nire ikastetxeko Jose Angel Arregi irakaslearenean oinarrituta. Ipuinaren nondik norakoak, tira ba, idazleak errealitateak eskeintzen digun pasadizu bat aitzakiatzat jotzen du bere ipuina garatzeko, espelukazio hutsa eta agian literarioa ere egiteko eta kitto. Edonola ere, badago ipuinaren hondarrean oso aipamen bitxi bat, ipuina nolabait borobiltzearren edo, eta nire eskola garaiko zenbait pasadizu ere gogora ekarri didana:
...Gasteiztik iritsi zaidan gutuna irakurrita, konpainiak han duen ikastetxetik pasaturikoa dela dio idatzi didanak, irakasle izan ninduela baina berarekin ahaztuta egongo naizela, bera nitaz ez bezala, ez omen nauelako ahaztu, zordun omen dut, eta esker obna besterik ez didala gorde ziurtatzen dit, hitz hunkigarriak dira idazkera bihurri samarraz jarriak izanagatik, zalantzarik gabe azken aldian eskaini dizkidaten atseginenak, ni nauela zordun adierazi nahiko nioke, niretzat hain inportantea izan zen hiritik idatzi didan lagun ezagunari, esker oneko ni natzaiola inondik ere, nori idatzi, zein helbidetara bidali, deus ez dakit ordea, deus ez dut oroitzen, gasteiztar gazte bihotz onekoak oroimena ere halakoa dauka, zehatz-mehatz gorde ditu elkarrekin egin omen genituenak, maitasuna zer den irakatsi omen nion, niri esker ikasi omen zuen beste gizon baten laztanen gozoa, zortea alde izan omen zuen nirekin topo egin zuenean eta ez beste batekin, hango ikastetxeetan hain ugariak diren fraide pedofilo bortitz horietako batekin...
Nabarmen da, nabarmenegia omen, Xabier Montoiaren berebiziko maltzukeria Arregirena jorratzerakoan, nik neuk ere konpartitzen eta batez ere gozatzen dudana, nola ez irakasle horrekin maitasuna ezagutu zuen ikasle ohiaren kide izanda, ikastetxe berberera joan ginelako, besterik ez. Areago, eta hau da benetan zera hau guztiau postgai begitandu zaidana, Arregirena suertatu zenean nik ere antzeko zerbait gogoan hartu egin nuen idazteko, alde batetik Irlandan zein EEBBetatik zetozen berriak kontuan hartuta, eta bestaldetik nik oso gogoan ditudan SanViator Ikastetxean ikusi eta entzudakoak nolabait eta beharbada etorkizunean nobela bilakatzeko, nik ia dena nobela gisa sortzen dut-eta. Eta banuen gogoan batik bat, nik ondotxo ezagutu eta gogoratzen dudan ikaskide ohi bat, ez Arregirekin ikusia izan zuena gure garaian bera ez baitzen irakasle, baina bai behintzat konfesatzen gintuzten zenbait apaizekin, zehatzago izanda, ikastetxeko elizan, aitortokietan hartu beharrean, eserkeluetan aitor hartzen ziguna, bere alboan oso pega-pega eginda, besoa lepondondotik beti pasata eta bestea berehala belaun gainean jarrita, atera kontuak.
Gainontzekook txatxetan edo hartzen genuen apaiz horren esku luzearena, eta jakin bagenekien, edo gutxienez somatzen genuen hain haur izanda ere, batere normala ez zela bere konfesabide amultusegia edo gehiegizko laztanketa luze hura; bestetzuek, ordea, ez bide zuten hain garbi, bestetzu horiek gero eta maizago aitortza egitera joan ohi zuten, areago, bazirudien apaiz haren laztanak oso gogokoak izateaz gain, elizatik at konpainia ere berdin zutela. Eta ez, ez dut adieraziko inondik ere gure alkate berria haietariko bat zenik.
Banuen beraz oso parada ederra istorio on bat jorratzen saiatzeko nire eskola garaia aintzat hartuta, batez ere orduko fraideekikoak, gehienak oso xelebreak baitziren alde guztietatik. Tamalez, beti beradu ailegatzen naiz, beti beste batzuen atzetik, eta zer esanik benetako idazle ezagun eta jori baten atzetik baldin bada, nik uste bere ipuinak idazteko gogoan nuen oro zapuztu egin didala, bereaz gain ez baitago gaineratzekorik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario