sábado, 8 de octubre de 2011

UDAZKEN GIROAN


Etxera bueltan hiru astetan behin lez, topaketan dozu betikua, eztago aparteko aldaketarik, baia bai konturaketan zarela gero eta geixo kostetan jatzula zeure aitagas berbetan itea, beti izan bihar dozu egundoko kontu handia beragas jarduteko, batezbe ez badotzu bota ein dotzazuna haren neurrian arrapetan, ze gauza boltia emuteko zuk benetan esan gura zebenari, eta ia beti hartzen dotzu bide okerretik, adarra jo gura bazotza lez edozein huskeriagaitik, ikaragarri gustetan jako berari guztiokin adarjoka egotia, baia ezelabez aldrebes; horretan, jakina, eztao ezer barririk, niri bardin-bardin gertatzen jatelako halanbeharrez.

Edozelabe, bueltatu zare etxera eta behin barriro aurre ein bihar dotzezu zure aman gorabeherei, gero eta okerrao, gero eta esperantza gutxio zelabait edo zenbaitetan sendatzeko, sikieran bizimaila hobia izateko; beria oso gogorra da eta gainera eztau esfortzu handirik gaitza biar lez bideraketarako, komeni izango litxakon gauza asko ein leike, baia alperrik, eztao modurik onartu eixan bere aldetik be zeozer ein biar dauela konponbidea beti kanpotik etorriko dan zain egon biharrian.

Hurian bestalde ezer barririk ez be, dana betilez, Gasteiz Oviedoren aldian benetan mugiketan edo bizirik dan huria dala jakinda be. Izanbe, eztao alderik, hamen behintzet ondio kaliak-eta animateko gauzak eiten die, badago zelabaiteko mobida edo eskaintzarik, jentiak eskaketan dau agintariek kulturan gastatzia, eskau ahal jakie ondio krisialdiak hamen be gogor jo arren, inondik be beste inon lez.

Gero kalian zer esanik ez, udazkenan bila gentozen eta topau ein dogu bete-betian, gaur zerua ilun dao, udazken giroa edonun. Ni banao egun osoan esan gurian gustetan jatela izugarri, bazala ordua behingoz ailegateko, mate dittudala urtaroak, irrikan nagoela ostoak orbela bihurketarako, gastainak barra-barra, langarra eta bar. Jentiak ostera muzin eiten dost halakorik esaten dotenien, udazale porrokatuak ei die, gurago leukie Karibean bizi urte osuan, urte osoan praka motzetan ibiltia, urte osoan hondartzara juateko paradia izatia. Nik ez, nik maite dot udazkena, baleike geixen gustetan jatena, batonbatek daki edadeagas zerikusia daukon horrek, eztost ardura.

Eta eztao gauza handirik komentetako, baian hamen nao ordenagailuai atxikita, izan dala be etxera iritsi eta hamaika ziberrekadu eiteko eskakizuna luzatzia, egia esan gurasonenian asper-asper einda haurrak izeko-osabekin jolasian daozela, bikotia nire amagas berbalapiko, aita zapatuero lez kanpoan, haren eztotnireedadiaezelabeonartugura-kerietan eta horregaitik zapatu goxero ospa eiten dot nahizta nire ilobekin egoteko paradia hiru astetan behin bakarrik izan, askotxo asperketan nazela etxian baia honeikin be eztakitx ze hostia egin, gustetan jat nire alboan izatia jolasian zein antxintxika, baia besteik ez, hobe danok nire inguruan bueltaka ni sofan etzina, munduak jirabira ein deixan artian.

Baneukan gogua bueltatxo bat emuteko Berrozti inguruan, baia alperrik, nora zoiaz zirimiripian?, hoba atsalde osoan etxian potrojorran. Eta gainera zetako?, topetako Gasteizko mendilerroan sakabanatuta ei doazen zabortegietariko bat? Green Kapitalian gaoz, bai, baia badie gauzak brown ala black aldaketan gaittuenak, geo bakigu dana dala itxura, engainetan gaittuela edozein txorakeriaz, saltzen doskula danetik eta guk, tonto galantok, erosten dogu polito begitanketan jakulako; Green Capital dalakoa bestiak beste.

Goxian huria beti besteko txukun ikusita be, nik uste gero eta jente gazte gutxio topetan dala kalietan zihar, huri erdia hutsik dao, gero eta eurohomogenizatuagoa.
Aber gabian bestelakoa dan behin barriro, aber gabian alde zaharra bizia dagoen, aber lagun giroan gauzak bestelan somaketan dien, nik eztakitx udazken usaina dan baina dana goibel ikusteko joeria sortu jat bapatian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...