lunes, 3 de octubre de 2011
SARRI, SARRI.... ZORIONAK
Gaur eman diote EUSKADI LITERATUR SARIA Joseba Sarrionaindiari bere lan MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN?-rengatik, eta badirudi polemika sortu egin dela Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez ez dagoela ados jakinarazi duelako. Areago, sariari dagokion dirua "saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregulatu artean" atxiki egingo duela iragarri du.
Ez dakit ba, hausnarrean ari naiz eta nolabait EJkoak zuzen daudelakoan nago. Sarrionaindiak kartzelatik ihes egin eta erbestean omen dago ezkutuan, ez baitu justiziarekin zuen zorra kitatu. Hau esanda, eta ondo asko jakinda Sarrionaindia-zale amorratuek muzi egin didatela, Sarri neurri handi batean, euren neurrian behintzat, euskal letreetako jainkoetariko bat baita, ez baldin bazaie Jainko bakarra, eta jakina, halako eragozpen legalista hutsa irizpidera ekarrita gure Sarrirekiko ezinikusia agerian jartzen ari garela ematen du.
Eta jakin badakigu ere garai berri eta bereziak direla, bortizkeria politikoa behin betiko bertan behera uztekoak, gure delako gatazka ustez orain arteko konponezin horren nondik norakoak bere bidera itzul daitezen. Ondo ba, horrela izanda bada garaia ere Sarri etxera behin betiko ere itzul dadin, ala ez? Baina, noski, hori egin baino lehen zer edo zer konpondu behar izango du ETA bezalako erakunde armatu eta gaizkile baten partaide izateagatik, legearekin aipaturiko zorra behingoz kitatu, oraingoz balio digun bakarra baita nolabaiteko eskubide estatu batean gaudela esan ahal izateko, gustuko ala ez izanda ere. Gero gerokoa, nik nahi dut Sarri kalean libre, beharbada merezi du hainbete urte pasa eta gero. Ni ez naiz lege gizona eta ez dakit nora edo nola jo behar duen zor hori kitatzeko, nik uste aparteko idazlea dela bere ikus/pentsamolde askorekin bat ez etorri arren.
Alabaina, eta saritutako liburuari buruz orain dela asko Pamiela argitaletxeak bere wenhorrian argitaratu egin zidan iruzkin bat egin nuenez, berreskuratu, edo hobeto esanda, gaurkoratu egin dut, hein handi batean nik neuk Sarriren liburuaren gainera zer nioen gogoratzeko asmotan.
Eta baldin badago norbaiti zorionak emateko modurik blog bidez, nik uste aspaldi bere ihesaldi famatu hura ospatzeko egin zioten Kortaturen kantua berreskuratzea ere ezin egokiagoa izan liteke; denok dantza egin genuen batera gaztetan eta edozein taberna edo egoeratan, badirudi Patxi Lehendakariak barne; gauza benetan esanguratsua gure iragan hurkoaz gogoeta egiteko, garenaz edo izan garenaz behintzat.
Bukatu egin dut Joseba Sarrionandiaren MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN? azkeneko idazlana. Mardula bezain mamitsua, oso. Liburuaren izenburua Unamunoren olerki batetik hartuta dago eta ardatza edo bizkarrezurra amazigh herri sakabanatu eta gutxietsiaren historia, kultura eta hizkuntza. Azken hau jorratzeko hamaika datu eta ikuspuntu azaltzen digu Sarrionaindiak, dela Espainako Armadak Arrif aldean egindako sarraski konoliala, hau da, Abdelkrim buruzagi arrif famatuaren zein bere historia laburreko Errepublikaren gorabeherak, dela arrifen kultura zein hizkuntza ikasi eta ezagunarazten saiatu ziren hainbat pertsonairen bizipenak edo irakaspenak, arabista zein bereberzaleen zerrenda murritza eta esanguratsua, besteak beste Jose Lerchundi oriotar edo Pedro Sarrionaindia bizkaitarrarenak, biak frantziskanoak. Alde horretatik liburuaren ildo argumentala ikaragarri interesgarria begitandu egin zait, enetako behintzat zirragarriak izugarri maite dut-eta Maroko zein arabiar-bereber kutsuko edozein gairekin zerikusi duen oro. Izan ere, espainarren Ipar Marokoko konkistaren gorabehera bortitz eta ezagunegiez gain, eta hala eta guztiz artean ere txit interesgarriak gauzak oroitarazi eta beste batzuk garatzen dituenez gero, bertan kontatzen dira ere hamaika gauza Arrif izeneko eskualde bereberrari buruzkoak, hamaika gauza orain arte ez nekizkienak eta zinez gustatu egin zaizkidanak hau guztiau harilkatuz Sarrionaindiaren benetako gogoa liburu hau idazterakoan ondo asko azaltzen hasten baita ezari-ezarian.
Eta zein zen Sarrionaindiaren asmoa, dokumentazio itzel honen azpikoa, liburu ikaragarri mardul eta datuz gainezkako hau idazterakoan? Bada, nere ustetan ezin ageriagoa da, euskaraz eta euskal nazioaz gogoeta ustez sakon edo zorrotz bat egitea, ez besterik. Edonola ere, amazigh herriaren inguruko datu zein informazio andana alde batera lagata, Marokoko zein beste Ipar Afrikako arabiar herrietako historiari buruzko hainbat zertzelada azkar-azkar gainbegiratuta, halako gaiak hamaika aldiz lehenago ere ikusi zein leituta ditut-eta, liburuaren bigarren atala, saiakera antza duena, Sarrionaindiaren Euskal Herriari buruzko gogoetak, izan liteke eztabaidagarria halako gaiak irizpidera ekartzeko gogorik izatekotan. Nik ez dut ordea gogo handirik halako itsaso zabal eta zital batean murgiltzeko, Sarrionaindiaren planteamenduari ez hain originala iritzita ere, ez zait batere taxuzkoa begitantzen egilearen euskal nazionalismoaren nondik norakoak azaltzeko zein zuritzeko enegarren saio sotil hau, edo agian enegarren berrantolaketa ideologikoa orain hizkuntzari atxikita, non benetako euskal herria euskaldun herri hutsa den, lurralde zehatz bati lotuta ez dagoen herri bat, Historiak nola edo hala definitu duen herrialde batez haraindikoa, kolektibo moduko gizatalde berezi bat bere buruari nazio hitza ematen diona. Planteamendu benetan bitxia edo agian ere futurista baina inondik ez zentzunezkoa berak gogoan duen herri euskalduna oso lurralde ezagun batean bizi baita, gainera herri hau ezta ere, berak liburuan etengabe aldarrikatu arren, euskaldun hutsa elebiduna ala hirueleduna baizik, edo bestela esanda ere, ezta oso erraz moldatzen, ez osorik, berak azaltzen digun euskaltasunera. Dena dela, estimatzekoa da oso egindako saioa etorkizuneko euskal nazionalismoari buruz gogoeta egiteko, baina nik uste behin berriro abertzale den Sarrionandiak borodantea du argudio nagusi, ez sena, bere moduko abertzale gehienek bezala. Ez du aintzakotzat hartu nahi benetako Euskal Herria, bere ezaugarri guzti-guztiez edo euskaldungoaren kontraesan multzo ikaragarria, bal gegrafikoki, kulturalki edo linguistikoki. Ez du nahi, plantamendua izorratuko liokeelakoan edo.
Sarrionandiak galdetzen digu ea gu ere moroak garen arriftarren antzera, ausaz gaur egungo Euskal Herria den behelaino artean, kultura eta hizkuntza batzuen jabe ezerosoak, nazio bat eraikitzeko asmoa debekatuak edo zapalduak, gureak ez diren beste bi nazioen itzalpean. Sinestarazi nahi digu moroak izaten jarraitzeari uzteko bide bakarra dagoena, berak erakusten diguna, besteei, amazigh moroei sekula laga ez dietena. Guk badugu aukera benetako euskaldunak izan nahi baldin badugu, hots, euskeraz bizi den herria izan nahi baldin badugu. Hortik aurrera aukaslo, Euskal Herriaren independentziaren aldeko apustuaren zilegitasuna ondoriozta genezake, noski, baina beharbada honen benetako ahalbidea guk ezagutzen dugun EHren errealitatea zer-nolakoa den kontuan hartuta. Ba al dugu gainera gogorik edo? Nik ez behintzat, ni banago aspaldion eztabaida edo egitasmo honetatik oso urrun, ez dit batere axola nazioa garen ala ez, inporta dit euskarak biziraute eta ahalik eta zintzoen indartzeak. Baina, badakit Sarrionandiak aldiz eztabaidatzeko gogoeta dexente bota egin diela liburu honetan gainontzekoei, bere moduko abertzale zintzo-zintzoei. Ezta nire arazoa eurena baino, Sarrik oraingoz ez nau konbentzitu nire indarrak bere asmoekin gehitzeko, eta ez dut uste geroan ere lortu egingo duenik.
Bestalde, liburuaren norabide ideologiko ezin ageriagoa alde batera utzita, saihestuta, aitortu beharrean nago irakurketa goxo-goxoa egin zaidala aurreneko zatian, Arrifeko gauza edo gaiak ezin txukunen jorratzen dituena, datu pila eta izugarrizko erudizio edo dokumentazio lana hainbat eta hainbat euskal textu zahar, ezezagun, baina aldi berean denak gaiarekin lotuak ere, mahai gainean jartzeko. Benetan eskertzekoa halako gauza mardulak euskaraz irakurtzeko eskaintzen digun paradagatik, ea ugaltzen diren halako exenpluak oso, berdin dit plazaratzen duten eztabaidagaia gogokoa dudan ala ez, beharrean gaude-eta Sarrionandiak berak hor nonbait aipatzen duen gure kultura zein hizkuntzaren nolabaiteko eta benetako normalizazio baten onurako hain zuzen ere.
Txema Arinas, 2011ko martxoak 1
*SARRI, SARRIren bideo orijinal gehienak oso txarrak ziren, ez dakit ba nik honakoa norainokoa ere...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario