martes, 18 de octubre de 2011

GORBATA JANTZI ALA EZ JANZTEAREN GARRANTZIA



Gorbata dugu lagun zintzo, serio, menpekoaren ikurra. Gorbata janzten duzu jendaurrean itxura oso zehatz bat ematearren. Gorbatari deritzozu ezinbesteko gainontzekoek aintzakotzat hartzen zaitzaten. Gorbata lanera joateko uniforme gisa, lepo zuriko langilea zarela adierazteko, berezko nortasun baten ezean erosoago sentitzen zarelako uniformez jantzita, uste duzu hori dela zugandik espero dezaketeena. Gorbataz dena da begirune, gorbata barik mesfidantza eta destaina nagusi. Gorbata arrakastaren seinale, gorbatarik gabe zure morroi patuarena. Gorbatak gizon bihurtzen zaitu, gorbata barik bitiereko herabe. Gorbataz edonora joan zaitezke, beti begirunez harrera eta arreta egingo dizkizute-eta, denok zutaz fido egongo dira. Laburbilduz, gorbata jantzita bizian aurrera ateratzeko parada handiagoa izango duzu horrenbestez.

Eta hau guzti honegatik ere ni bezalakoek ez dute gorbatarik janzten; gorbata atsegin ez zaigun gizarte baten ikurrik gorena baita, errotik aldatu nahi genukeena zuzenagoa, eskuzabalagoa, berdinkorragoa izan dadin. Gorbata omen da gizarte honen arau zein neurrietara men egitearen seinale, boteretsuen aurrean morroi izateko joera duenaren aurkezpen txartela, gainontzekoen aurrean beti otzan-otzan jotzearena, ezer inola, inoiz eta inon aldatu gura ez duenaren aitorpen arduragabekoa. Gorbatagabetuak, nahitaez edo oharkabean ere, langile xumeak edo alternatibo ustehandikoak, inoren aurrean euren burua makurtu nahi ez dutenak omen dira. Oro har, gorbata ez janztea matxino izan gineneko lorratza omen da, hondarra.

Horrexegatik ere gorbatagabetu batek amore eman eta beste baten aurrean inoiz ez bezala zintzoago, serioago edo otzanago azaltzeko janzten duenean, ezin ageriago da bere burua nolabait saldu edo gutxienez engainatu nahi egin duela.

Ez gaitezen izan hain gogorrak, baina, agian bat-bateko edo ezusteko gorbatadun hauek itxura besterik egiten ez dira ari aldez aurretik hitzemandako antzezpenerako...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...